Zuzenean edukira joan

Urriaren 19an, %100 online izango den jardunaldi profesionala egingo dugu

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2021 Urria 18

Formazio eskaintza birtualerako lehen jauzia eman genuen maiatzean eta bigarren jauzia udazken honetan etorriko da, %100 online izango den gure lehen jardunaldiarekin: Administrazioak 203/2021 Errege Dekretuaren aurrean dituen erronkak eta eraldaketa digitala.

Bizi dugun pandemia egoerak urtebete baino gehiago dirauen arren, ALDEEk prestakuntza-jardueren eta jardunaldi profesionalen dinamikarekin aurrera egin nahi du, elkartearen zutabe garrantzitsuenetako bat bihurtu baitira. Beste zutabe nagusietako bat presentzialtasuna da, eta, zailtasunak zailtasun, hori bermatzen jarraitzen dugu gure prestakuntza-eskaintza gehienetan. Pixkanaka, ordea, Covid osteko agertoki berrira egokitzen ere ari gara, eta eraldaketa teknologikoak izan duen bizkortzeari esker, online ikastaroetarako plataforma digital bat sortu ahal izan dugu aurten.

Ildo horretan, bigarren jauzia udazken honetan etorriko da, %100 online izango den gure lehen jardunaldiarekin: Administrazioak 203/2021 Errege Dekretuaren aurrean dituen erronkak eta eraldaketa digitala.

Horretarako, arlo horretako lau profesional handi izango ditugu gure artean: Concepción Campos Acuña, Vigoko Udaleko idazkaria; Ignacio Alamillo Domingo, abokatua, sistemetan eta informazioaren segurtasunean espezializatutako aholkularia; Sonia Crespo Nogales, Las Rozas de Madrideko Kudeaketa Dokumentalaren eta Artxiboaren arduraduna eta Anna de la Fragua Cobo, artxibozaina eta Saint Feliu de Llobregateko Udaleko dokumentuak kudeatzeko sistema integralaren administratzailea.

Jardunaldia urriaren 19an, asteartean, izango da, eta zuzenean eskainiko da ALDEEren Youtubeko kanalean, goizeko 09:30etik aurrera. Jardunaldia doakoa izango da baina jarraitu ahal izateko aurrez izena eman beharko da.

Lau hitzaldi indibidual izango dira, administrazio elektronikoak toki-erakundeetan dituen erronkei hainbat ikuspegitatik heltzen dietenak: legala, teknologikoa eta artxibistikoa. Hitzaldi bakoitzaren ondoren, txat bidez egindako kontsultei erantzuteko txanda izango da:

  • Concepción Campos Acuña: El futuro de las entidades locales y la administración electrónica en el marco jurídico del RD 203/2021: aspectos organizativos y de funcionamiento.
  • Ignacio Alamillo Domingo: Políticas y prácticas necesarias para garantizar una identificación digital segura. La firma y el sello electrónico.
  • Sonia Crespo Nogales: Cómo implantar una Política de Gestión Documental (PGD-e) en una entidad local, de manera que sea eficaz, práctica y útil para la organización.
  • Anna de la Fragua Cobo: Los documentos electrónicos y los metadatos. La importancia de los metadatos para la gestión e interoperabilidad del documento electrónico.

 

Nori zuzendua: administrazio elektronikoarekin zerikusia duten profesional juridikoak, informatikoak eta dokumentalak, batez ere udal-administraziokoak.

Helburua: udaletako administrazio elektronikoaren diziplina anitzeko ikuspegia eskaintzea.

Non: ALDEEren youtube kanala.

Data: urriaren 19an.

Ordutegia: 09:30-14:00

Hizkuntza: gaztelania

Tarifa: doan, aurrez izena emanda

Izen-ematea: urriaren 10era arte.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.