Gogorarazi nahi dizuegu urteko Batzarrera etortzea komeni dela, pertsonalki nahiz botoa beste bazkide baten esku utziz. Horretarako dagokion ordezkaritza orria erantsi dugu. Kontuan izan bazkide bakoitzak gehienez beste bost kide ordeztu ditzakeela. GAIEN ZERRENDA 1. Aurreko akta irakurri eta onestea 2. 2006ko bazkideen altak eta bajak 3. 2006ko jardueren memoria eta 2007ko programa 4. 2006ko kontuen balantzea 5. 2007rako aurrekontua 6. Zuzendaritza Batzorde berriaren antolakuntza 7. Galde-eskeak NOIZ: LARUNBATEAN, 2007KO OTSAILAREN 24AN ORDUA: 10:30 lehenengo deialdia; 11:00 bigarren deialdia NON: DONOSTIA-SAN SEBASTIAN LOKALA: ALDEE. Pl. del Buen Pastor 15, 1º izda.