Zuzendaritza Batzorde berritua eta lehendakari berria ditu apirilaren 22tik ALDEEk.
Dakizuenez, joan den martxoaren 22an urteko ohiko batzarra egin genuen, eta bertan Zuzendaritza Batzorde berria aukeratu zenuten. Batzorde horrek ez du sorpresa handirik ekarri, baina bai aldaketa batzuk:
Eva Alberdik amaiera eman dio bere elkarteko lanari, sei urtez prestakuntzaren ardura, elkarteko oinarrietako bat dena,bere gain izan ostean. Urte hauetan guztietan egindako lana eskertzeko hitzak besterik ez ditugu berarentzat. Eskerrik asko bihotzez, Eva.
Hasi berriei, ongi etorri. Marije Bidaguren eta Klara Gorosabel gogotsu eta jarrera onarekin datoz. Gainera, Klararen etorrera estrategikoa da artxiboen eremua indartzeko.
Fernando Juarezek gurekin jarraitzen du, baina urte askotan lehendakaritzan lan estimagarria egin ondoren, gure presidenteordea izango da aldi berri honetan. Gainerako taldekideok energia berrituarekin jarraitzen dugu gure ibilbidea, eta, jakina, Loreren ezinbesteko lanarekin. Funtsezkoa da gerentearen lana elkartearentzat. Ezagutzen ez gaituzuenok, guri buruzko informazio gehiago aurki dezakezue webgunean.
Eskerrak eman nahi dizkiot talde osoari: egon izanagatik, egoteagatik edo egon nahi izateagatik... eta nire burua bultzatzeagatik lehendakari izateko urratsa ematera. Era berean, eskerrak eman nahi dizkizuet zuei guztioi, bazkideoi, ALDEEren izateko arrazoia; zuen konfiantzagatik eta erantzunagatik: ikastaroak eta bisitak betetzen dituzue, jardunaldietara joaten zarete... eta, bereziki, eskatzen zaizuenean beti hor zaudeten pertsona horiei.
Benetan espero dut lehendakari ona izatea, ALDEEk merezi duen mailan.
Eskerrik asko!
Yanira Díaz de Aránguiz López de Uralde
ALDEEko Lehenkadaria