Egina
Wikipedian informazioa erreferentziatzea bereziki garrantzitsua da. Edukia nondik datorren jakitea, bere sinesgarritasuna ziurtatzeko moduetako bat da. Mundu osoan liburuzainek urtean birritan #1lib1ref kanpainan hartzen dute parte, edukiak erreferentziatu eta liburuzainen paper garrantzitsua aldarrikatzeko helburua duen proiektua. Kanpaina horren aurtengo bigarren saioa maiatzaren 15ean abiatuko denez, liburuzainek nola parte har dezaketen eta zein ekarpen egin ditzaketen azalduko digu Galder Gonzalezek, 2 orduko online lantegian.
10:00-12:00
Online
Galder Gonzalez Larrañaga, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko kidea. Dibulgatzailea eta wikilaria da. Batez ere, euskarazko eta doako ezagutza entziklopedista librea ontzen eta sustatzen dihardu. 2020an Dibulgazio-artikulu Orokorretarako CAF-Elhuyar Saria, "Io eta argiaren abiadura" artikuluarengatik.
Online egingo den lantegi honetan aurten egingo den #1lib1ref bigarren kanpaina (maiatzaren 15etik ekainaren 5era bitarte) prestatuko dugu: