
Egina
9:00 - 13:30
Sabino Arana Fundazioa
Mandobide, 6 – 3. - 48007 (Bilbo)
Aurten Sabino Arana Fundazioaren sorreraren eta, ondorioz, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiaren jatorriaren 25. urteurrena ospatzen ari dela eta, ALDEEk eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu dute ekainaren 14rako, agiritegietako gaur egungo zabalkundeari buruz. Ekitaldi hori egun horietan bertan, datorren ekainaren 9an, Agiritegien Nazioarteko Eguna ospatzeko egingo diren beste ekintza ugariri gehitu nahi zaio.
09:00: Inaugurazio ekitaldia
09:15: Eduardo Jauregi, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiko koordinatzailea: “Klandestinitatetik Internetera. Euskal Nazionalismoaren Historia, Memoria eta Agiri Ondarea”.
09:45: Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zerbitzuko burua: “Historiako Foru Artxibategia: Agiri Ondarearen sozializazioaren aldeko apustua”.
10:15 – 10:30 Galderak.
10:30: Borja Aguinagalde, IRARGI Eusko Jaurlaritzako Dokumentu Ondarearen Zentroko arduraduna: “Dokuklik, Online Artxibategiak, zerbitzu unibertsal baten paradoxak”.
11:00: Jone Garmendia, Erresuma Batuko Artxibategi Nazionaleko Katalogazio burua: “Eredu britainiarra: Sarbidea eta Discovery”.
11:30-11:45 Galderak.
11:45 – 12:15 Atsedena / kafea
12:15: Anabella Barroso, Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboko zuzendaria: "Artxibategiak jende guztiarentzat. AHEB-BEHA erakundea eta ICARO zentroa, hedapen interaktiboaren aldeko apustua”.
12:45: Julio Cerda, Arganda del Reyko (Madril) Udal Artxibategiko zuzendaria: “Iraganaren etorkizuna. Joera berriak agiri ondarearen hedapenean”.
13:15-13:30 Galderak
13:30: Jardunaldiaren itxiera. Luncha
Oharra: Jardunaldian zehar gerra denboran konfiskatu eta duela gutxi itzuli den Eusko Alderdi Jeltzalearen dokumentazioa ikusgai egongo da, aldi baterako erakusketen gelan, hitzaldi aretoaren ondoan.