Egina
Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak 30 urte beteko ditu 2022an. Urteurren hau ospatzeko, Sabino Arana Fundazioak eta ALDEEk jardunaldi bat antolatu dute urriaren 27rako “Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria” izenburupean, interesdun guztiei gai honen inguruko azken berriak ezagutzera emateko.
9:30-14:00
Sabino Arana Fundazioa
Mandobide 6 - 3º
48007 Bilbao
HIZLARIAK:
Jardunaldi honetan, iragan ekainean onartu zen Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralaren Legea, ondare publikoa eta pribatua zaintzea edo Memoria demokratikora begira dokumentu funtsak ezagutu ahal izatea (militarren agiritegiak, sekretu ofizialen legea) jorratuko dira, besteak beste, urte luzeetako eskarmentua duten adituen eskutik.
Egungo egoerari buruzko ikuskera horri lotuta, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak bere 30 urteen balantzea egingo du: Bildu diren funtsak, antolatuta, gordeta eta ikertzaileen zerbitzura jarrita; eman diren zerbitzuak, kontsultak eta etorkizunerako proiektuak, XXI. mendean ezinbesteko erreferente bihurtu dutenak Euskadiko historia ezagutzeko.
Sarrera librea izango da eta bertan izateko izena eman beharko da www.aldee.eus-en edo Sabino Arana Fundazioan (idazkaritza@sabinoarana.eus edo 944056450).
Programa jeitsi