2021 Maiatza 31 - 2021 Uztaila 4 Ikastaroak
Egina
Gizarte modernoak aldatzen ari dira zentzu askotan, baina, zalantzarik gabe, aldaketa esanguratsuenetako eta nabarmenetako bat da gizarte-egitura demografikoki aldatzen ari dela herrialde askotan, non adinekoen presentziak nabarmen egin duen gora. Liburutegi publikoek, beren ingurunean sortzen diren aldaketei adi, ezin dute aldaketa demografiko hori alde batera utzi, eta lan-ekimenak eta -estrategiak hartu behar dituzte adinekoen populazio-taldearen beharrei eta interesei erantzuteko, datozen urteetan gero eta presentzia handiagoa izango baitute.
Gehiago irakurri: Adinekoentzako liburutegi-zerbitzuak antolatzea eta ematea
2021 Maiatza 19 - 2021 Maiatza 21 Ikastaroak
Egina
Euskadiko irakurketa publikoko sarearen jarraibideen arabera, inprimaki modernoak katalogatzen jakiteko ikastaroa antolatu dugu. Aurten Estibalitz Zubiaur adituak emango ditu saioak modu presentzialean Vitoria-Gasteizen eta euskaraz izango da ikastaroa.
2021 Maiatza 14 - 2021 Maiatza 14 Tailerrak
Egina
Wikipedian informazioa erreferentziatzea bereziki garrantzitsua da. Edukia nondik datorren jakitea, bere sinesgarritasuna ziurtatzeko moduetako bat da. Mundu osoan liburuzainek urtean birritan #1lib1ref kanpainan hartzen dute parte, edukiak erreferentziatu eta liburuzainen paper garrantzitsua aldarrikatzeko helburua duen proiektua. Kanpaina horren aurtengo bigarren saioa maiatzaren 15ean abiatuko denez, liburuzainek nola parte har dezaketen eta zein ekarpen egin ditzaketen azalduko digu Galder Gonzalezek, 2 orduko online lantegian.
2021 Apirila 21 - 2021 Apirila 23 Ikastaroak
Egina
Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei jarraibide katalografiko batzuk ematea da, liburutegi batean egiten den eguneroko lanean aplikatu ahal izateko, oinarri sendo eta funtsatu bat sortzeko, informazio bibliografikoa identifikatzeko eta idazpen/erregistro bibliografikoan behar bezala islatzeko, horrek erabiltzaileari informazioa behar bezala berreskuratzea erraztuko baitio.
2021 Martxoa 5 - 2021 Martxoa 6 Ikastaroak
Egina
Liburutegi edo artxibo batean jasotzen diren eta egoera txarrean dauden liburuei lehen esku-hartzeak egiten ikasteko lantegia da. Hori dela eta, liburutegietako edo artxiboetako langileei zuzenduta egongo da. Liburutegi edo artxibo baten beharrak hartu dira kontuan; izan ere, liburuak hainbeste erabiltzen direnean, bizkar edo orriak askatu egiten dira, eta garrantzitsua da lehen esku-hartzea ezagutza jakin batzuekin egitea.
Gehiago irakurri: Liburuak eta dokumentuak zaharberritzea eta kontserbatzea
2020 Azaroa 9 - 2020 Azaroa 11 Ikastaroak
Egina
Ikastaro honen helburua ikasleei katalogatzeko ezinbesteko jarraibide orokorrak eta inprimaki modernoetarako zehaztutako jarraibide espezifikoak helaraztea da, maila goreneko erregistro bibliografiko osoak eraikitzeko. Liburutegietako eta liburutegia duten dokumentazio-zentroetako langileei zuzenduta, EISPen jarraibide katalografikoak barnera ditzaten.
2020 Urria 29 - 2020 Abendua 10 Ikastaroak
Egina
IKTeen erabilera geroz eta beharrezkoagoa den garai hauetan, gure lan-esparruan txertatzen hasteko unea da eta horretara dator UEUrekin batera antolatu dugun ONLINE eta EUSKARAZ egingo den ikastaro hau. Lanerako baliabide gisa oso garrantzitsua da dagoeneko IKTak erabiltzea informazioa lortzeko, ebaluatzeko, gordetzeko, sortzeko, aurkezteko eta trukatzeko eta Internet bidez kolaborazio-sareetan komunikatzeko eta parte hartzeko.
Gehiago irakurri: Garapen profesionalerako konpetentzia digitala
2020 Iraila 30 - 2020 Urria 2 Ikastaroak
Egina
2020 Iraila 18 - 2020 Iraila 19 Ikastaroak
Egina
Ikastaro honetan marketinak erosketen alorrarekin duen loturatik haratago dauzkan balioez eta gure lanerako eskaintzen dizkigun baliabideez jardungo dugu, karga negatiboa kenduz eta begirada baikorragoa eskainiz.
Gehiago irakurri: Marketin eta sare sozialak liburutegi eta artxiboetan
2020 Iraila 4 - 2020 Iraila 5 Ikastaroak
Egina