Zuzenean edukira joan

Adinekoentzako liburutegi-zerbitzuak antolatzea eta ematea

Adinekoentzako liburutegi-zerbitzuak antolatzea eta ematea

Egina

Gizarte modernoak aldatzen ari dira zentzu askotan, baina, zalantzarik gabe, aldaketa esanguratsuenetako eta nabarmenetako bat da gizarte-egitura demografikoki aldatzen ari dela herrialde askotan, non adinekoen presentziak nabarmen egin duen gora. Liburutegi publikoek, beren ingurunean sortzen diren aldaketei adi, ezin dute aldaketa demografiko hori alde batera utzi, eta lan-ekimenak eta -estrategiak hartu behar dituzte adinekoen populazio-taldearen beharrei eta interesei erantzuteko, datozen urteetan gero eta presentzia handiagoa izango baitute.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2021 Maiatza 31 - 2021 Uztaila 4
Izena emateko datak
2021 Apirila 26 - 2021 Maiatza 20
Tokia

ALDEEren Moodle plataforma

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

Francisco Javier García Gómez

Helburuak

Ikastaro honetan honako hauek lortu nahi ditugu:

  • Adinekoen kolektiboan oinarritutako liburutegi-proiektuak eta -ekimenak garatzea ahalbidetuko duten lan-jarraibideak eskaintzea.
  • Arreta adineko pertsonengan jartzea, liburutegien lehentasunen artean egon ohi ez den herritarren kolektiboan.
  • Adinekoekin atseginak diren liburutegi-zerbitzuak diseinatzeko eta planifikatzeko kontuan hartu behar diren funtsezko elementuak ematea.

Programa

Ikastaro honek 40 eskola-ordu izango ditu eta metodologia ireki eta parte-hartzaile baten bidez egingo da, Moodle prestakuntza-plataformaren bidez. Ikasleek on-line ikastaroan izan duten jarraipen- eta partaidetza-maila ebaluatuko da, irakasleek horretarako ezarritako irizpideen arabera.

Ikastaroan garatuko diren gai nagusiak:

  • Gizartea handitzen ari da: aldaketa demografikoa eta biztanleriaren zahartzea. Adineko pertsonak: ezaugarriak, ohiturak eta joerak. Adinekoek liburutegi publikoarekiko dituzten jarrerak eta itxaropenak
  • Nola heldu adineko pertsonei? Nola erakarri gure liburutegira? Adinekoak liburutegiko erabiltzaile gisa ikusteko eta erakartzeko plana
  • Adinekoentzako liburutegi lagunkoiak? Gure liburutegiaren barne- eta kanpo-azterketa. Irisgarritasuna eta egokitzapena. Liburutegi-guneak, -baliabideak eta -zerbitzuak adinekoentzat eta adinekoekin
  • Adinekoentzako liburutegi-zerbitzuak ematea. Liburuzain profesionalak. Jardueren programazioa. Beste liburutegi eta erakunde soziokultural batzuekiko lankidetza. Ebaluazioa eta balorazioa. Jardunbide egokiaren adibideak
Programa jeitsi

Harremanak

aldee@aldee.eus

 

 

 

 

 

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 100€
  • Ez bazkideak: 150€
  • Bazkideak langabezian:

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.