
Egunak: otsailak 24, 25 eta 26 Ordutegia: 9.00–14.00 Iraupena: 15 ordu
David Iglesias Franch Centre de Recerca i Difusió de la Imatge (CRDI)
Ikastaro honen xedea da argazki digitalen artxiboak sortu eta zaintzeko ardura duten pertsonei lanerako oinarriak eskaintzea. Ondare-zentroetan argazki digitalak ulertu eta kudeatzera bideratutako ikastaroa da. Lehenengo saioan irudi digitalen azterketa teknikoa egingo da, behar bezala balioesteko. Bigarren saian artxibo-sistema bat definitu eta irudien ekoizpena landuko da. Azkenik, hirugarren saioan metadatuen eskemak landuko dira, horien kudeaketa eta zainketarako estrategia nagusiak. Eduki teorikoak eta ariketa praktikoak konbinatuko dira saio guztietan, ikastaroko edukiak hobe barneratzen laguntzeko.
1. SAIOA. ARGAZKIGINTZA DIGITALA, SARRERA - Oinarrizko kontzeptuak - Kolorearen kudeaketa - Konpresio-sistemak - Irudien formatuak 2. SAIOA. ARTXIBO DIGITALEN SORRERA - OAIS eredua - Argazki sortu berriak - Digitalizazioa - Kudeaketarako softwarea 3. SAIOA. INFORMAZIOA ZAINTZEA ETA KUDEATZEA - Metadatuen eskemak - Metadatuen kudeaketa - Zainketarako estrategiak Elkarteak ikastaroaren ziurtagiria emango du
Programa jeitsi