Artxibategi eta liburutegiak digitalizatzeko hastapen ikastaroa: Oinarrizko kontzeptuak eta prozedurak.
Egina
Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2013 Urria 15 - 2013 Urria 16
Ordutegia
9:00-14:00
Tokia
ALDEEren egoitza (Donostia-San Sebastián)
Hizkuntza
Gaztelera
Irakaslea
Jose Valderrey de Lera (Eibar, 1966) Argazkilaria eta kazetaria. Dokumentu historikoak digitalizatzen espezializatua.
Helburuak
Modu praktikoan, digitalizazioaren oinarri-oinarrizko kontzeptuak eta teknikak azaltzea.
Errendimendu ezin hobea lortzeko eta ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko ekipamenduak ezagutzea.
Irudi digitalekin lan egiten duten artxibategi, liburutegi eta dokumentazio zentroei lotutako teknikari eta langileei baliabideak eskaintzea eta zalantzak argitzea.
Programa
Irudi digitalaren erre erreprodukziorako oinarrizko tekniken funtsezko kontzeptuak. Pixelak, bereizmena, kolore motak, atzipen formatuak, konpresioa, fitxategi neurriak…
Atzipen eta biltegiratze digitalerako ekipamenduak eta softwarea. Garbitasuna eta oinarrizko zainketak. Merkatuaren azterketa. Sistema hibridoak: egin zuk zeuk. Web baliabideak.
Erreprodukzio digitaleko estudio bat instalatzea eta martxan jartzea, hainbat gamatako ekipamendu informatikoekin, argazki ekipamenduekin eta argi ekipamenduekin. Eskanerrak, kamera digitalak, erreprodukzio mahaiak eta osagarriak. Live View: eszenaren monitorizazioa eta esposizioaren doikuntzak. Digitalizazio probak, inprimatutako dokumentazioaren zein eskuizkribuekin, argazki negatiboekin eta positiboekin. Digitalizazioaren emaitzen ebaluazioa.
Edizioa eta azken ukituak “Laborategi Digitalean”. Errotazioa, irudiak moztea eta zuzenketa errazak egitea: zurien balantzea, esposizioaren doikuntzak, distira, kontrastea eta garbitasuna…
Irudi digitalak Segurtasun eta Zabalkunde fitxategi gisa. Lote bidezko prozesaketa. Orri askoko RAW, TIFF, JPEG eta PDF formatuen bihurketa hainbat neurritan, gordetzeko eta zabalkunderako egokiak: inprimaketa handiak eta txikiak, datu baseak eta Internet.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik “konfigurazioa” aukeran. “Onartzen dut” botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.