
Egina
9.00 – 15.00
Arabako Artxibo Historiko Probintziala. Pº Zumaquera, 21 (Vitoria-Gasteiz)
Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa. Larrauri 1A - 5 (Derio, Bizkaia)
Arsenio Sánchez Hernampérez
Espainiako Liburutegi Nazionala
Ikastaro honen helburua da artxibategietan eta liburutegietan kontserbazio prebentiboa eta iraunkorra egiteko sarrera egitea. Ikastaroan landuko dugun kontserbazio prebentiborako sistema Kanadako Kontserbazio Institutuak garatu du, eta 9 alterazio-eragile (gehi bat) eta lan-eszenatoki ezberdinak barne hartzen ditu. Ikastaroak bi fase ditu: lehen fasean, Kanadako Kontserbazio Institutuaren sisteman oinarritutako metodoaren pr guztiz praktikoa izango da, eta metodologia ezberdinak landuko ditugu, adibide errealen bitartez.intzipio nagusiak ezarriko ditugu. Bigarren fasea, berriz, guztiz praktikoa izango da, eta metodologia ezberdinak landuko ditugu, adibide errealen bitartez.
1.go fasea. Oinarri teorikoak
Ingurumen-faktoreek funts bibliografikoak eta dokumentalak hondatzeko prozesuan duten eragina. Kontserbazio prebentibo “berria” eta metodologia aldaketak: arriskuen kudeaketa. ICC Canadian Conservation Institute institutuaren kontserbazio-matrizea: hondatze-eragileak, aldiberekotasun-eszenatokiak eta kontserbazio-ekintzak.
Hondatze-eragileek eragiten dituzten arazoak. Antzematea. Kontserbazio-ekintzak.
1. Bereiztea. 2. Indar fisikoak. 3. Lapurretak eta bandalismoa. 4. Sua. 5. Ura. 6. Izurriteak. 7. Kutsatzaileak. 8. Erradiazio elektromagnetikoa. 9. Tenperatura ez egokia. 10. Hezetasun erlatibo ez egokia.
2. fasea
Kontserbazio prebentiboa gauzatzeko arazoak ebaluatu eta politikak ezarri.
Kontserbazio prebentiboaren arloko arriskuen ebaluazioa, ICROM-ICC ereduari jarraiki. Kontserbazio prebentiboko beharren ebaluazioa, adierazleen bidez. Kontserbazio prebentiboko beharren ebaluazioa, egokitasun-adierazleen bidez. Bildumak zaintzeko plangintzaren matrizea.
Adibide praktikoa
Artxibategi batean praktikak egingo ditugu, kasu bakoitzean parte hartzen duten hondatze-eragileak eta eszenatoki ezberdinak identifikatzeko. Lortutako datuekin, arriskuak kalkulatu eta kontserbatzeko 5 ekintza ezarriko ditugu: Saihestu- Geldiarazi- Antzeman- Erantzuna eman- Artatu.
Elkarteak ikastaroaren ziurtagiria emango du.
1.go fasea: 2012ko azaroaren 15-16a (Vitoria-Gasteiz)
2. fasea: 2012ko azaroaren 27-29a Derio (Bizkaia)
Programa jeitsi