Zuzenean edukira joan

Artxiboen hedapena edo nola kontsultatu dokumentuak etxetik irten gabe Jardunaldia

Artxiboen hedapena edo nola kontsultatu dokumentuak etxetik irten gabe Jardunaldia

Egina

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2011 Ekaina 8
Ordutegia

11:00 - 13:30

Tokia

Sancho el Sabio Fundazioa
Portal de Betoño, 23 (Vitoria-Gateiz)

Hizkuntza
Gaztelera

Helburuak

ALDEEk aurten Artxiboen Nazioarteko Egunarekin bat egin eta hainbat hedapen-proiektu azaltzeko jardunaldia antolatu du. Sancho el Sabio Fundazioaren babesa jaso du eta bere egoitzan egingo da jardunaldia 2011ko ekainaren 8an, goizeko 11:00etatik aurrera. Edizio digitalaren eta jada hain berriak ez diren teknologien aro honetan, bost Artxiboren esperientziaren bidez, ezagutuko dugu nola egin dokumentuak erabilgarri bihurtzeko eta eskuragarri izateko erabiltzaile guztientzat, edonon daudela eta edonoiz. Nori zuzendua dago: artxibozain eta informazio-kudeaketako profesionalei, baita artxiboen hedapenari buruzko zein historia ezagutu ahal izateko dokumentuak kontsultatzeko moduari buruz jakin nahi duen orori ere. Sarrera irekia da baina beharrezkoa da izena ematea www.aldee.org web-orrian.

Programa

11:00-11:15. Jardunaldiaren aurkezpena.
11:15-12:00. - Hitzaldia: “DARA proiektua.

Aragoin abiarazi den hedapen-eredu kooperatibo”ari buruz, Juan José Generelo Lanaspa DARA Koordinazioa. Zaragozako Artxibo Historikoa. Aragoiko Gobernuaren zuzendaritzapean, DARA proiektua Aragoiko Kultura Ondarearen Informazio Sistemaren (SIPCAren) baitan dago. Azken hori hainbat administrazio (diputazioak, eskualdeak, udalak), erakunde, fundazio pribatu eta bestelako erakundeek osatzen dute. Proiektu kooperatiboa da eta Aragoiko artxibo guztietara irekia dago. Bere helburua da Internet bidez Autonomia Erkidegoko artxibo eta dokumentuak kontsultatzeko aukera eskaintzea. Hizlariarekin elkarrizketa.
12:00-13:30. Mahai-ingurua.
Euskadiko Artxiboen hainbat hedapen-esperientzia. Bestalde, Borja de Aguinagalde Olaizola Irargiko (Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko) Zuzendariak, Euskal Autonomia Erkidegoko hedapen-eredu desberdinen inguruko mahai-inguruaren moderatze-lanak egingo ditu. Parte hartuko dute:

  • Jesús Sobrón. Arabako Foru Aldundiaren Agiritegi eta Liburutegi Zerbitzuaren Nagusia: “Arabadok, artxiboetan hedapena egiteko web eredua”.
  • Arantzazu Oregi. Bergarako Udal Artxibozaina: “Bergarako Udal Artxiboa, udal artxiboaren web eredua”.
  • Jesús Zubiaga. Sancho el Sabio Fundazioko Zuzendaria: “Artxibo pribatuetako funtsak hedatzea: Sancho el Sabio Fundazioa”.
  • Anabella Barroso: AHEB-BEHA eta ICARO Historia ezagutzeko Zentro Aurreratuko Zuzendaria: “ICARO Zentroa: Hedatze-eredu didaktiko eta dibulgaziozkoa”.

Hizlariekin elkarrizketa. Proiektu horiei buruzko informazioa hemen aurkituko duzu:

Programa jeitsi

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 0€
  • Ez bazkideak: 0€
  • Bazkideak langabezian: 0€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.