Zuzenean edukira joan

Bildumaren kudeaketa: Bilduma osatzeko eta xahutzeko irizpideak liburutegian

Bildumaren kudeaketa: Bilduma osatzeko eta xahutzeko irizpideak liburutegian

Programatua

Liburutegietan dokumentazio elektronikoa sartzearekin lotutako kultura-, informazio- eta aisialdi-kontsumo berriek eraginda sortu diren bilduma hibrido berriak eratzeko politikak birplanteatzera behartzen gaituzte. Ikastaro honetan, erabiltzaileek bildumei dagokienez dituzten beharrak aztertzeko metodoak definitu eta planteatuko dira; inprimatuta nahiz elektronikoki dauden hautatzeko eta eskuratzeko irizpideak, metodoak eta baliabideak berrikusiko dira; eta berrikusteko eta xahutzeko protokolo bat trazatuko da, lege-esparrua uneoro errespetatuz.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2025 Ekaina 11 - 2025 Ekaina 13
Izena emateko datak
2025 Martxoa 12 - 2025 Maiatza 30
Ordutegia

09:00-14:00

Tokia

Azkuna Zentroa - Mediateka

Arriquibar Plaza, 4

48010 Bilbao

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

Lluis Agusti Ruiz

Bibliotekonomian eta Dokumentazioan diplomatua, Filologia Erromanikoan lizentziatua eta In-prestakuntzan eta Dokumentazioan doktorea. Irakaslea Bartzelonako Unibertsitateko Informazio eta Ikus-entzunezko Baliabideen Fakultatean. PolDoc Hispánic-en sortzailea, bildumak garatzeko politiken direktorioa. Liburutegien zuzendaria izan da Bartzelonan, Lisboan, Parisen, Bruselan eta New Yorken.

Helburuak

Ikastaro hau batez ere liburutegi publiko, unibertsitate-liburutegi, eskola-liburutegi eta bestelakoetan jardunean dauden profesionalentzat da.

Helburu hauek bete nahi dira:

  • Liburutegi-bildumaren politika ulertzea, bildumak haztearekin, antolatzearekin eta balioestearekin lotutako erabakien eta prozesuen multzo koherente gisa, liburutegiaren berariazko eginkizunen esparruan.
  • Hautatzeko eta eskuratzeko informazio-irizpide, -metodo eta -baliabide nagusiak ezagutzea.
  • Berrikusteko, mantentzeko eta xahutzeko metodo eta prozesu nagusiak ezagutzea.
  • Liburutegi-bildumak garatzeko politikari buruzko dokumentu bat idazteko metodoa ezagutzea.

Programa

Eguna

Gaiak

Ekainak 11

 Bildumak garatzeko politika definitzea.

Ekainak 11

 Barneko eta kanpoko baliabideak, argitalpen- eskaintza analogikoa eta digitala, liburutegiko lankidetza.

Ekainak 11

 Bildumaren arkitektura: bildumak garatzeko politikaren dokumentua.

Ekainak 12

 Erabiltzaileen komunitateen beharrak bildumarekin lotuta: ezagutza eta analisia.

Ekainak 12

 Eskuratzeko irizpideak eta metodoak.

  Ekainak 12

 Hautatzeko irizpideak, metodoak eta informazio-baliabideak.

Ekainak 13

 Bilduma eta xahuketa, eta berrikustea eta mantentzea.

Programa jeitsi

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 150€
  • Ez bazkideak: 225€
  • Bazkideak langabezian: 75€

Izena eman

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.