Zuzenean edukira joan

Bisita profesionala: Arantzazuko Liburutegia

Bisita profesionala: Arantzazuko Liburutegia

Programatua

Aurtengo hirugarren Bisita Profesionala Arantzazuko Liburutegira (Oñati) egingo dugu, urriaren 30ean. Gogoan izan bisita profesionalak doakoak direla baina ALDEEko bazkideentzat soilik antolatzen ditugula.

Mota
Bisita profesionalak
Ikastaroaren datak
2026 Urria 30 - 2026 Urria 30
Izena emateko datak
2026 Iraila 16 - 2026 Urria 23
Hizkuntza
Elebiduna (Eu/Es)

Helburuak

Urriaren 30ean, ostiralarekin, Arantzazuko Santutegiko Liburutegia bisitatzeko aukera izango dugu. Liburutegi eta Artxibo Frantziskotarra (LAF), Frantziskotarren komunitatearen zaintza, zabalkunde eta erreferentzia bibliografikorako zentroa da, fraideek beren funtsak eta ordenako beste komentu batzuetakoak izan diren guztiak kontserbatzeko egindako ahaleginaren emaitza.

Liburutegia Santutegiaren mendebaldeko aretoan dago, eta interes kultural handiko funts zahar eta modernoak dauden eraikineko hiru solairu hartzen ditu.

Bisita 10:00etan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du. 

  • 10:00-10:20: Basilika
  • 10:20:10:45: Liburutegia eta artxiboa
  • 10:45-11:30: Arantzazun kontserbatzen diren dokumentu bereziak

Gogoan izan bisita profesionalak doakoak direla baina ALDEEko bazkideentzat soilik antolatzen ditugula eta parte hartu ahal izateko aurrez izena eman behar dela.

 

 

Ikastaro guztiak
ikusi

Laster

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.