Programatua
Aurtengo lehen bisita profesionala EITBren Artxibora egingo dugu, maiatzaren 23an, ostirala. Euskal Irrati Telebistako edukien artxiboa, hemeroteka, fonoteka eta bideoteka ezagutzeko aukera izango dugu.
10:00-11:30
EITB, Euskal Irrati Telebista
Basurtuko Kaputxinoen kalea, 2
48013 Bilbo
ALDEEko bazkideok, maiatzean aukera ezin hobea izango dugu Euskal Irrati Telebistaren edukien artxibo-kudeaketa ezagutzeko. Aurtengo Bisita Profesionala EITBko Artxibora egingo dugu eta bere hedabide guztietan egunero kudeatzen dituzten testu, audio edota bideo edukien artxibo-sistema ezagutzeko aukera izango dugu.
Bisita doakoa iznago da, soilik ALDEEko bazkideentzat.
EITBren Bilboko egoitzan elkartuko gara eta honako ibilbidea egingo dugu bertako artxibozainen eskutik: