Zuzenean edukira joan

Bisita profesionala Xenpelar Dokumentazio Zentrora

Bisita profesionala Xenpelar Dokumentazio Zentrora

Programatua

Aurtengo bigarren bisita profesionala Xenpelar Dokumentazio Zentrora (Amasa-Villabona) egingo dugu, maiatzaren 29an 10:00etatik 11:30era. Bisita hau, ohi bezala, ALDEEko bazkideentzat soilik izango da.

Mota
Bisita profesionalak
Ikastaroaren datak
2026 Maiatza 29 - 2026 Maiatza 29
Izena emateko datak
2026 Maiatza 6 - 2026 Maiatza 20
Ordutegia

10:00-11:30

Tokia

Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Subijana Etxea

Kale Nagusia 70

20150 Amasa-Villabona

Hizkuntza
Euskera

Helburuak

 

Xenpelar Dokumentazio Zentroa Bertsozale Elkarteak 1991n sortutako dokumentazio zentroa da, bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko helburuarekin. Errenterian, Xenpelar bertsolaria hil zen etxean izan zuen lehen kokagunea eta gaur egun Amasa-Villabonan (Gipuzkoan) dauka egoitza.

Bertsolaritzan espezializatutako zentroa da, eta bere ezaugarri nagusietako bat da bilduma elikatzeko duen sistema: alde batetik, Bertsozale Elkartearen proiektuetatik eratorritako materialak jasotzen ditu, eta, bestetik, bertsozaleek, bertso-eskolek, erakundeek eta partikularrek egindako ekarpenak: grabazioak, argazkiak, kartelak, bertso-paperak eta eskuizkribuak, besteak beste. Gaurko bertsolaritzaren bilketa, antolaketa eta gizarteratze sistematikoa egiten du, historikoari ere muzinik egin gabe, eta ikerlari, kazetari, bertso-eskola zein bertsozaleei zerbitzua eskaintzen die.

2011tik aurrera, eduki horiek BDB (Bertsolaritzaren Datu-Basea) atariaren bidez kontsultatu daitezke Interneten, hala bilduma osoa edonorren eskura jarriz.

Bisita goizeko 10:00etatik 11:30era izango da eta bertan egitasmoaren ildo nagusiak eta atalez ataleko xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko dugu.

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 0€

Izena eman

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.