Zuzenean edukira joan

Garapen profesionalerako konpetentzia digitala

Garapen profesionalerako konpetentzia digitala

Programatua

IKTeen erabilera geroz eta beharrezkoagoa den garai hauetan, gure lan-esparruan txertatzen hasteko unea da eta horretara dator UEUrekin batera antolatu dugun ONLINE eta EUSKARAZ egingo den ikastaro hau. Lanerako baliabide gisa oso garrantzitsua da dagoeneko IKTak erabiltzea informazioa lortzeko, ebaluatzeko, gordetzeko, sortzeko, aurkezteko eta trukatzeko eta Internet bidez kolaborazio-sareetan komunikatzeko eta parte hartzeko.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2020 Urria 29 - 2020 Abendua 10
Izena emateko datak
2020 Urria 13 - 2020 Urria 21
Tokia

ONLINE

Hizkuntza
Euskera

Irakaslea

Rakel Gamito Gomez
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea (2019), Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak Masterra (2016) eta Haur Hezkuntzan graduatua (2015). Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakaslea.  Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak ikasgaia ematen du Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan online graduondokoan parte hartzen du. IkHezi (IT 1304-19) Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatuko ikertzailea. Hezkuntza-teknologia, gaitasun digitala, irakasleen prestakuntza, ikaskuntza-zerbitzua
eta genero ikuspegia dira haren lan-ildo nagusiak.

www.rakelgamito.eus

Helburuak

TESTUINGURUA

2006an, konpetentzia digitala oinarrizko gaitasun izendatu zuten Europako Parlamentuak eta Europar Batasuneko Kontseiluak, estatu kideen hezkuntza iraunkorrerako erreferentzia markoaren baitan (2006/962/CE). Dokumentuan, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) arloarekiko jarrera kritikoa azpimarratzen da eta oinarrizko gaitasun hauek zehazten dira: IKTak erabiltzea informazioa lortzeko, ebaluatzeko, gordetzeko, sortzeko, aurkezteko eta trukatzeko eta Internet bidez kolaborazio-sareetan komunikatzeko eta parte hartzeko.

 

Ildo beretik, 2013ko abuztuan DIGCOMP: A Framework for Developing and Understanding Digital Competence in Europe proiektuaren txostena (Ferrari, 2013) argitaratu zuen Europako Batzordeak, konpetentzia digitalaren definizio sendo eta ofizial bat eskaintzeko. Bertan, konpetentzia digitalaren bost arlo zehazten dira: informazioa eta informazio-alfabetatzea, komunikazioa eta lankidetza, eduki digitalak sortzea, segurtasuna eta arazoen ebazpena.

Ostean, DigComp-en bertsio eguneratuak eta bestelako askotariko dokumentuak argitaratu dira, beti konpetentzia digitalaren dimentsioak sakontzeko eta sustatzeko asmoz (Carretero, Vuorikari, eta Punie, 2017; European Commision, d. g.; Vuorikari, Punie et al., 2016 ). Gaur egun, DigComp-ek konpetentzia digitalaren bost arloak jasotzen ditu (1. dimentsioa), arlo horien gaitasunak zehazten ditu (2. dimentsioa), guztira 21 gaitasun, eta gaitasun bakoitzaren trebetasun-mailak (3. dimentsioa), ezagutzak eta jarrerak (4. dimentsioa) eta erabilera-adibideak (5. dimentsioa) eskaintzen ditu.

Ondorioz, lan esparruan IKTak osagai bilakatzeko eta teknologia modu berritzailean erabiltzeko, ezinbestekoa da DigComp markoak diona kontuan izatea eta profesionalak horren arabera formatzea. Horregatik, ikastaro honen helburu nagusia hori bera da: Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako profesionalen konpetentzia digitala indartzea.

Horretarako, sei astetan banatzen den prestakuntza eskainiko da eta, modu praktiko, parte-hartzaile eta erreflexiboan, konpetentzia digitalaren definizioa zein profesionalek euren banakako lanak zein taldean aritzeko lagungarriak diren baliabide digitalak aztertu eta landuko dira.

Ikastaro honen helburu nagusia Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako profesionalen konpetentzia digitala
indartzea da.

 

HELBURUAK

Honako helburu orokor hauek erdietsi nahi ditu ikastaro honek:

  1. Konpetentzia digitalaren definizioa ulertzea, gaur egun jendarteko kide aktiboa izateko zein profesionalki garatzeko oinarrizko gaitasuna dela barneratzeko.

  2. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako profesionalen garapen profesionalerako lagungarriak izan daitezkeen trebezi eta baliabide digitalak ezagutzea.

  3. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako profesionalen eguneroko ekintzak modu eraginkorrean antolatzeko eta taldeko koordinazioa bermatzeko lagungarriak diren erreminta digitalak eta horien aukerak arakatzea.

  4. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako profesionalek eduki digitalak sortzeko interesgarriak izan daitezkeen baliabide batzuk ezagutzea.

  5. Ezagutzaren eraikuntza eta ikasketa-prozesu esanguratsua komunikazio eta elkarreragin digitalean oinarritzea, banaka zein taldeka online lan egiteko oinarriak ezartzeko.

Programa

EDUKIAK

Helburuak lortze bidean, ikastaroan zehar landuko diren edukien hautaketa egin da, eta sei multzo nagusitan banatu dira:

  1. Konpetentzia digitalaren definizioa: ezagutzak, trebeziak eta jarrerak.

  2. Norberaren Lan Alorra.

  3. Informazio-iturriak (liburuak, aldizkariak, webguneak, sare sozialak eta horiek guztiak jarraitzeko/antolatzeko baliabideak).

  4. Eguneroko ekintzak antolatzeko (egutegia, zereginak, posta elektronikoa).

  5. Edukiak sortzeko baliabide digitalak (idatzizko dokumentuak, aurkezpenak, posterrak, bideoak…).

  6. Taldean lan egiteko (koordinaziorako eta elkarlanerako) eta sarean aktiboki parte hartzeko erreminta digitalak.

 

EGITURA ETA PLANGINTZA

Orotara, parte-hartzaile bakoitzak 30 orduko online lana egingo du, honela banatuta:

  • Edukien lanketa: 25 ordu

  • Proiektua: 5 ordu

 

Astea

Gaia

Edukiak

1

0. Martxan jartzen gara!

Plataforma ezagutu, ikastaroaren nondik

norakoen berri izan, aurkezpenak eta

aurrezagutzak.

1. Konpetentziadigi tala, oinarrizko

gaitasuna

Konpetentzia digitalaren definizioa: ezagutzak, trebeziak eta jarrerak.

2

2. Norberaren garapen profesionala:

hausnarketa eta ezagutzak partekatu

Norberaren lan alorra.

3

3. Informazioa eta antolakuntza

Informazio-iturriak (liburuak, aldizkariak,

webguneak, sare sozialak eta horiek

guztiak jarraitzeko/antolatzeko baliabideak). Eguneroko ekintzak antolatzeko (egutegia, zereginak, posta elektronikoa).

4

4. Eduki digitalak sortzea

Edukiak sortzeko baliabide digitalak (idatzizko dokumentuak, aurkezpenak, posterrak, bideoak…).

5

5. Komunikazioa eta lankidetza

Taldean lan egiteko (koordinaziorako eta

elkarlanerako) eta sarean aktiboki parte

hartzeko erreminta digitalak.

6

6. Proiektua

Norberaren gaitasun kritikoari buruzko

Hausnarketa..

 

METODOLOGIA

Ikastaroa online motakoa izango da. Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUko ikasgela birtuala erabiliko da (http://www.ueu.eus/ikasgela-birtuala/). Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritzen den ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango
dituzte, eta komunikatzeko bestelako tresnak ere bai (foroak adibidez). Tresna horiek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasle-irakasle komunikazioa erraztuko dute.


Ikastaroak momentu oro teoria zein praktika uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz. Horretarako, oinarri kontzeptualak ikusentzunezko materialen, irakurketen eta adibide zehatzez landuko dira eta edukiak sakontzeko egin beharreko praktikak proposatuko dira. Era berean, ikastaroan zehar norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko
aukera izango dute parte-hartzaileek, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Beraz, ikasleen parte-hartzea zein hausnarketa kritikoa izango dira ikastaroaren funtsa, beti ere irakaslearen jarraipena eta tutoretzarekin lagunduta.

Programa jeitsi

Lankidetzak

 

Partekatu

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 120€
  • Ez bazkideak: 180€
  • Bazkideak langabezian: 60€

Izena eman

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki