Zuzenean edukira joan

Informazio eta dokumentazio arloko profesionalentzako konpetentzia digitalak: Informazioa eta datuak bilatzea eta kudeatzea

Informazio eta dokumentazio arloko profesionalentzako konpetentzia digitalak: Informazioa eta datuak bilatzea eta kudeatzea

Programatua

Informazio eta dokumentazio arloko profesionalek gaitasun digitalak nahitaezkoak dituzte euren eguneroko lanean. Ikastaro honetan gaitasun horietako batzuk landuko ditugu, hain zuzen, informazioa eta datuak bilatzeari eta kudeatzeari dagozkienak.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2026 Azaroa 27 - 2026 Azaroa 27
Izena emateko datak
2026 Iraila 25 - 2026 Azaroa 9
Ordutegia

9:00-14:00

Tokia

Donostiako Haur Liburutegi Nagusia

Fermin Calbeton 25, Donostia

Hizkuntza
Euskera

Irakaslea

Oskia Agirre Orbegozo

EHUko Gipuzkoako campuseko liburuzaina. Informazio eta Dokumentazioan graduatua, Dokumentazio Digitalean masterra eta Ikerkuntzarako Laguntza Zerbitzuetan aditu titulua egin ditu. Aurretik Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean liburuzain eta Osakidetzan dokumentalista moduan aritu da.

Helburuak

Ikastaro hau informazio eta dokumentazio profesionalei zuzenduta egongo da. Eremu zabalago bat hartuz, alfabetatze informazional zein digitalean interesa duten bestelako profesionalentzat ere egokia izango da. 

 

HELBURUAK:

  • Datuak, informazioa eta eduki digitalak bilatzea, iragaztea eta haietan nabigatzea
  • Datuak, informazioa eta eduki digitalak ebaluatzea
  • Datuak, informazioak eta eduki digitalak kudeatzea
  • Berreskuratutako informazioaren erabilera etikoa eta egile eskubideak
  • Testuinguru honetan adimen artifizialak duen papera aztertzea

Programa

Funtsezko oinarri teorikoak azaldu ondoren adibide praktikoak landuko dira. Horretarako, bakarka zein taldeka landu beharreko jarduerak erabiliko dira. Honako edukiak jorratuko dira:

  • Bilaketen oinarriak (bilaketa bibliografikoak zein eduki digitalen bilaketak): operadore boolearrak, iragazkiak
  • Iturri motak: datu-baseak eta bilatzaileak, adimen artifizialaren papera prozesu honetan
  • Iturrien fidagarritasuna modu kritikoan aztertzea eta alderatzea
  • Informazioa antolatzea, biltegiratzea eta berreskuratzea: Zotero
  • Berreskuratutako informazioaren erabilera etikoa eta egile eskubideak.

OHARRA: Ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria eraman beharko du.

 

Programa jeitsi

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 50€
  • Ez bazkideak: 75€
  • Bazkideak langabezian: 25€

Izena eman

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.