Zuzenean edukira joan

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XI. Bilkura

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XI. Bilkura

Egina

Hamaikagarren aldiz antolatuko dugu Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen Bilkura Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean. XI. jardunaldiko gaia honakoa izango da: "Euskal Liburutegi Nazioanala: iragana, oraina eta geroa". Uztailaren 3an izango da, Eibarko Markeskoa Jauregian

Mota
Jardunaldiak eta Topaketak
Ikastaroaren datak
2025 Uztaila 3 - 2025 Uztaila 3
Ordutegia

8:45-14:00

Tokia

Markeskoa Jauregia, 1

Otaloa hiribidea

Eibar

Hizkuntza
Euskera

Helburuak

Euskararen lurraldeak ez du euskal liburutegirik, euskal kulturaren iragana eta geroa fisikoki jaso eta gordetzen duen egiturarik. 

Estatu espainiarreko liburutegi-sistema autonomikoen eraketarekin batera, liburutegi zentralak sortuz joan ziren, liburutegi nazionalen antzera, memoriaren eta identitatearen zaindariak. Gurean ez, ordea. Zergatik? Noizean behin ahots bat altxatzen da egiteke dagoen lana gogorarazteko. Gizarteak ez daki zergatik, eta guk, ba al dakigu? Horretaz guztiaz libreki hitz egin nahi dugu.

2007an onartu zen Euskadiko Liburutegien legeak Euskadiko Liburutegiaren figura jasotzen badu ere, oraindik ez da legean jasotakoa gauzatu eta mahai gainean jarri nahi dugu gaia.

Euskal liburutegi nazionalaren gaia berriro plazaratu nahi da. 2007an onartu zen Euskadiko Liburutegien legeak Euskadiko Liburutegiaren figura jasotzen badu ere, oraindik ez da legean jasotakoa gauzatu. 

  • Azken hamarkadetan liburutegi nazionala sortzearen alde egindako aldarrikapen eta ahaleginak ezagutarazi. 
  • Egungo egoera eta ikuspegiak zeintzuk diren argitu, lurraldetasuna eta erakundeen arteko lankidetza kontutan hartuz. 
  • Gerora begirako pausoak zeintzuk izan daitezken hausnartu. 

 

Nori zuzendua: Informazio eta dokumentazioaren arloko profesionalak, euskalgintza eta kultura-munduko agenteak. 

Izen-ematea: UEUren webgunean

Programa

08:45 - 09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa. 

09:00 - 09:15 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena. 

  • Oskia Agirre (Liburuzaina EHUn, Informazio eta Dokumentazioan graduatua, Dokumentazio Digitalean masterra, ALDEEko idazkaria, UEUko kidea.) 

09:15 - 10:00 Liburutegi nazionalen ereduak berrikusten.

  • Karmele Aguayo Rico (Bibliotekonomia eta Dokumentazioan diplomatua (Granadako Unibertsitatea), Informazio eta Dokumentazioan graduatua (Leongo Unibertsitatea), ALDEEko batzordekidea). 

10:00 - 10:40 Euskal liburutegi nazionalaren aldarrikapen historikoa. 

  • Maite Lopetegi (Liburuzaina, Behinolako Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko kidea, ALDEEko bazkidea). 

10:40 - 11:00 Euskal liburutegia euskal kulturaren lekuko. 

  • Cristina Gareta eta Begoña Iriondo (Sancho el Sabio Fundazioa). 

11:00 - 11:45 Etorkizunera begira zer? 

  • Oihane Oliveri Korta (Historian doktorea EHUn, liburuzain teknikaria HABE Liburutegian, ALDEEko batzordekidea). 

11:45 - 12:15 Atsedenaldia. 

12:15 - 13:15 Mahai-ingurua.

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 10€
  • Ez bazkideak: 10€
  • Bazkideak langabezian: 10€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.