Zuzenean edukira joan

Japoniako zaharberritzearen hastapenak eta mendebaldeko ondare bibliografiko eta dokumentala zaharberritzeko egokitzapenak

Japoniako zaharberritzearen hastapenak eta mendebaldeko ondare bibliografiko eta dokumentala zaharberritzeko egokitzapenak

Programatua

Ikastaro oso berezi eta espezifikoa antolatu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Formazio honen bidez, mendebaldeko paperei aplikatutako papera zaharberritzeko teknika japoniarretan formatu nahi dira ikasleak. Japoniar tradizioko (paper euskarriaren sorlekua) material, metodo eta printzipio etiko espezifikoen ingurukoa izango da.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2025 Maiatza 29 - 2025 Maiatza 31
Izena emateko datak
2025 Apirila 4 - 2025 Maiatza 16
Ordutegia

Osteguna / Ostirala: 9:00-14:00 eta 15:30-18:30

Larunbata: 9:00-13:00

Tokia

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Ibarra Zelai, 4 

20560 Oñati

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

Dokumentu Grafikoaren Kontserbazioan eta Zaharberritzean diplomatua, Madrilgo Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritze Goi Eskolan.

  • 37 urteko lan-esperientzia du, batez ere San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian (Kalkografia Nazionala), Espainiako Kultura Ondarearen Institutuan, Artxibo Historiko Nazionalean eta Espainiako Liburutegi Nazionalean.
  • Gaur egun, Espainiako Liburutegi Nazionalean lan egiten du, Arte Eder eta Kartografia Saileko eta Musika eta Ikus-entzunezkoen Saileko funtsak eta bildumak kontserbatzeko eta zaharberritzeko tratamenduetan espezializatua.
  • Prebentziozko kontserbazioari buruzko liburu bat eta kontserbazioari eta zaharberritzeari buruzko 30 artikulu eta itzulpen tekniko baino gehiago idatzi ditu.
  • Kontserbatzeari eta zaharberritzeari buruzko hizlaria eta irakaslea.
  • Japoniar tekniken zaharberritzean trebatua Tokyoko National Research Institute for Cultural Properties erakundeak antolatutako nazioarteko ikastaroetan (NRICPT)
  • Diseinatzailea eta irakaslea ICCROM ikastaroaren edizio guztietan: Papera Latinoamerikan Kontserbatzeko Nazioarteko Ikastaroa: begirada bat Ekialdera (2012-2022, Mexiko Hiria) Antolatzailea: Kultura Ondarea Kontserbatzeko Koordinazio Nazionala, Antropologia eta Historiako Institutu Nazionala (CNCPC-INAH, Mexiko) Tokyo National Research Institute for Cultural Properties (TNRICP, Japonia)
  • Gaur egun, bere lan profesionala eta irakaskuntza estetika, etika eta zaharberritzeko tresna, material eta teknika japoniarrak zabaltzera bideratuta daude erabat, paper gaineko mendebaldeko obra eta dokumentuetan aplikatzeko.

Helburuak

Ikastaro hau hain espezifikoa izanik, profesionalen profil oso zehatz bati zuzenduta dago: dokumentu grafikoen zaharberritzaileei, ehun eta espezialitate bereko kontserbazio eta zaharberritze ikasleei. Baina, batez ere dagoeneko lanean (dela erakunde batean, dela autonomo gisa) ari diren profesionalentzat izango da.

  1. Japoniar didaktika eta didaktikak eguneroko lan-errutinan izan ditzakeen ondorioak ezagutzea. 
  2. Parte-hartzaileak modu praktikoan sartzea, honako hauen berri emateko: "Japonierazko papera" delakoaren izaera eta erabilerak; hake delakoaren (Japoniako brotxak) izaera, identifikazioa eta erabilera posibleak; shin-nori delakoa (almidoia) eta funori delakoa (alga japoniarra) prestatzeko sistemak, eta horiek erabiltzeko aukerak. 
  3. Lan-tresna propioak prestatzea japoniarrak ez diren materialetatik abiatuta. Karibari bat egiteko modua erakutsiko da (lehortzeko eta paperezko obra luzatzeko taula japoniar tradizionala), baita karibari horren mendebaldeko alternatibak ere.

Programa

Gaiak aurkezpen teorikoen eta lan praktikoen bidez landuko dira, azalpen-multzo bakoitzaren ondoren.

  • Tailer japoniarren eta mendebaldekoen arteko desberdintasunak. Tratamenduetarako ondorioak
  • Almidoiaren izaera eta prestaketa
  • Zelulosa-funoriaren eta eterren izaera eta prestaketa
  • Washi-aren izaera eta erabilerak (paper japoniarrak)
  • Wabi sabi kontzeptua: inplikazio teknikoak eta estetikoak
  • Kapilaritate bidezko garbiketa-sistemak
  • Tenkatze bidez lehortzeko sistemak
  • Sakate zerrenda bidezko errefortzu-sistemak
  • Urauchi teknikaren bidezko errefortzu integraleko sistemak
Programa jeitsi

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 350€
  • Ez bazkideak: 350€
  • Bazkideak langabezian: 350€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.