Zuzenean edukira joan

JARDUNALDIA: Liburutegi espazio berriak

JARDUNALDIA: Liburutegi espazio berriak

Programatua

Espazioaren garrantzia José Pablo Gallo Leónek bere liburuan ("Espacios de biblioteca: presente y futuro") azaltzen digun bezala, diseinu on bat funtsezkoa da liburutegiaren kudeaketarako. Gai honetan gehiago sakontzeko, jardunaldi bat egingo dugu maiatzaren 31n Bilboko La Perrera gunean. Bertan, liburutegi espazioei buruz hitz egingo da ikuspuntu desberdinetatik eta tailer praktiko bat ere egingo da Santi Romero arkitekto katalanaren eskutik. Jardunaldia dohainik izango da baina aurrez izena eman beharko da. Streaming bidez ere emango da, baina tailerra aurrez aurre bertaratzen direnentzat bakarrik izango da.

Mota
Jardunaldiak eta Topaketak
Ikastaroaren datak
2024 Maiatza 31 - 2024 Maiatza 31
Izena emateko datak
2024 Martxoa 15 - 2024 Maiatza 24
Ordutegia

09:00-13:30: Hitzaldiak eta elkarrizketak

15:30-17:30: tailerra

Tokia

La Perrera

Sabino Arana etorbidea, 50. Bilbao.

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

  • Jose Pablo Gallo Leon: Alacanteko Unibertsitateko Liburutegiko zuzendaria eta Espacio de biblioteca: presente y futuro liburuaren egilea
  • Ferran Burguillos Martinez: Bartzelonako Liburutegien Partzuergoko gerentea
  • Elena Orte Largo: Gabriel García Márquez Liburutegiko arkitektoa, SUMA Arquitectura
  • Neus Castellano Tudela: Bartzelonako Gabriel García Márquez Liburutegiko zuzendaria
  • Oihana Aristondo Cartagena: Errenteriako Lekuona Fabrikako liburutegiko arduraduna
  • Enrique Uriarte Gonzalo-Bilbao: Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko zerbitzuburua
  • Santi Romero Garuz: Arkitektoa, liburutegi-arkitekturako aholkularia, hizlaria eta irakaslea

Helburuak

Liburutegi-kudeatzaile batek aurre egin behar dion erronkarik handienetako bat espazio berri bat berriro diseinatzea edo eraikitzea da.

Hain zuzen, José Pablo Gallo León berak parte hartuko duen jardunaldi honen helburu nagusia; liburutegien eremuko joera berriei buruz hitz egingo digu adituak. Jarraian, Ferran Burguillos, Bartzelonako Liburutegien Partzuergoko gerentea etorriko da, eta egungo liburutegien ikuspegi funtzionalagoa eskainiko digu. Ondoren, Bartzelonako Gabriel García Márquez liburutegiaren proiektu globala ezagutuko dugu, Neus Castellano zuzendariaren eta Elena Orte proiektuaren arkitekto arduradunaren eskutik.

Horri guztiari etxeko ikuspegia gehitu nahi diogu, hurbilagokoa. Errenteriako Lekuona Fabrikaren esperientziak eta Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak proiektatzen duen eraberritze proiektua ezagutuz egingo dugu hori. Horretarako, Oihana Aristondo Lekuona Fabrikako udal liburutegiko arduradunaren eta Enrique Uriarte Igancio Aldecoa Kultur Etxeko arduradunaren arteko solasaldia izango dugu.

Amaitzeko, arratsaldean, tailer praktiko bat egingo dugu Santi Romero arkitektoaren eskutik.

Nori zuzendua

Jardunaldi honen izaera oso transbertsala da. Liburuzainentzat ez ezik, erakunde publikoetan zein pribatuetan liburutegien kudeaketaren ardura duten departamentuetako profesionalentzat nahiz hirigintza edo arkitektura esparruko arduradun teknikoentzat oso jardunaldi interesgarria izango da, baita liburutegien edo kulturguneen proiektu arkitektonikoak garatzen dituzten enpresentzat ere.

Programa

- 9:00:9:15: ONGIETORRIA

HITZALDIAK (presentzialki+streaming):

- 9:15-10:00: Beste batzuengandik ikasiz: liburutegien diseinuko joerak: José Pablo Gallo León. Alacanteko Unibertsitateko Liburutegiko zuzendaria eta Espacio de biblioteca: presente y futuro (UOC, 2022) liburuaren egilea

- 10:00-10:45: Bartzelonako liburutegien eredu arkitektonikoaren arrakastaren gakoa: Ferran Burguillos. Bartzelonako Liburutegien Partzuergoko kudeatzailea.

KAFEA (10:45-11:30)

ELKARRIZKETAK (presentzialki+streaming):

- 11:30-12:30: Proiektu arkitektonikoa: 

  • Elena Orte. Gabriel García Márquez Liburutegiko arkitektoa, SUMA Arquitectura
  • Neus Castellano. Gabriel García Márquez Liburutegiko zuzendaria

- 12:30-13:30: Bertako esperientziak:

  • Oihana Aristondo. Errenteriako (Gipuzkoa) Lekuona Fabrikako liburutegiko arduraduna
  • Enrique Uriarte. Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko zerbitzuburua (Gasteiz)

BAZKARIA (13:30-15:30) (Catering)

TAILERRA (presentzialki):

- 15:30-17:30: Liburutegi bateko espazioak egokitu eta hobetzea. Tailerra Santi Romeroren eskutik. Arkitektoa, liburutegi-arkitekturako aholkularia, hizlaria eta irakaslea.

Programa jeitsi

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 0€
  • Ez bazkideak: 0€
  • Bazkideak langabezian: 0€

Izena eman

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.