Zuzenean edukira joan

Katalogazio analitikoa

Katalogazio analitikoa

Programatua

Katalogazio analitikoa erabilgarria da bildumaren atal bat sakontasun gehiagorekin landu nahi denean; tokiko bilduma landu nahi denean edo liburutegiak gai jakin batzuk sakontasun handiagoz jorratzea erabakitzen duenean, adibidez. Ikastaro honen helburu nagusia katalogazio analitikoa ezagutzea izango da gure liburutegietan erabili ahal izateko.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2025 Martxoa 14 - 2025 Martxoa 14
Izena emateko datak
2025 Urtarrila 17 - 2025 Urtarrila 27
Ordutegia

09:00-14:00

Tokia

Haur Liburutegi Nagusia

Fermin Calbeton, 25

20003 Donostia

Hizkuntza
Euskera

Irakaslea

OIHANE OLIVERI KORTA

Historian doktorea EHUn. Esperientzia profesionala liburuzain, artxibozain eta dokumentalista moduan Lezoko Udalean eta Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio sailean eta Kultura sailean. 2009az geroztik liburuzain teknikaria da HABE Liburutegian.

Helburuak

Katalogazio analitikoak iturri dokumentu bezala izendatzen den dokumentu zabalago baten parteak deskribatzea ahalbidetzen du, iturri dokumentuaren eta parteen arteko lotura adieraziz. Batez ere argitalpen seriatuen eta monografien artikulu eta kapituluak katalogatzeko erabiltzen da.

Ikastaro honen helburu nagusia katalogazio analitikoa ezagutzea izango da gure liburutegietan erabili ahal izateko:

  • Katalogazio analitikoaren ezaugarri orokorrak ezagutzea. 
  • Erregistro analitikoen deskribapen bibliografikoa ezagutzea eremuz eremu MARC21 formatuan.
  • Katalogazio analitikoari dagokionean, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko jarraibideak ezagutzea.

Programa

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da. Katalogazio analitikoari buruzko azalpen teorikoak emango dira, adibide praktikoen laguntzaz, eta ariketa praktikoak egingo dira.

  • Lehen zatian katalogazio analitikoaren ezaugarri orokorrak landuko dira, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko lan-moldeei jarraituz, eta erregistro analitikoen deskribapen bibliografiakoaren azalpen teorikoa emango da eremuz eremu.
  • Bigarren zatian ariketa praktikoak egingo dira.

 

OHARRA: Bakoitzak bere ordenagailua eraman beharko du ariketa praktikoak egin ahal izateko.

Programa jeitsi

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 50€
  • Ez bazkideak: 75€
  • Bazkideak langabezian: 25€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.