Zuzenean edukira joan

Lantegi praktikoa: Liburutegi Areagotua. Orainaldiko liburutegi baterako tresnak

Lantegi praktikoa: Liburutegi Areagotua. Orainaldiko liburutegi baterako tresnak

Egina

Mota
Tailerrak
Ikastaroaren datak
2013 Ekaina 26 - 2013 Ekaina 27
Ordutegia

9.00 - 13.30 eta 15.00 - 18.00

Tokia

ALDEEko egoitza
Donostia-San Sebastián

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

Jaime de los Ríos
ARTEK[Lab] Arte eta Zientzia Laborategiaren sortzailea

Helburuak

•Ahalmen teknologikoak aztertzea liburutegian aplikatzeko.
•Ezartzeko prototipo errealak asmatzea.
•Irakurketaren garaikidetasunaz eztabaidatzea
•VVVV softwarearen ahalmen interaktiboa ezagutzea
•Hainbat gailutako sentsoreen eta komunikazioaren inguruko ariketak egitea
•Ikasleari ikuspegi tekniko-kritiko bat eskaintzea amaierako proiektu bat sortzeari ekiteko
•Liburutegi digitala pentsatzea, diseinatzea eta prototipatzea lankidetza bidez

Programa

1. eguna:
Sarrera, kontzeptuak eta proiektuak.
Liburutegi, zentro eta teknologia proiektuak bistaratzea liburutegi digitalari dagokionez.
Eztabaida eta sorkuntza: zer izan daiteke liburutegi areagotu bat? Nola eramaten da Internet pantailatik gure ezagutza zentroetako apalategi, zutabe eta hormetara? Zer aukera dago erabiltzailearen ahalmena handitzeko? Eta liburuzainena eta dokumentazioko espezialistena? Zein nahi dira?
Aztertzeko adibideak: Pantaila digitalak, Videomapping, LED teknologia, Konputagailu bidezko ikusmena et interakzioa, gailuak eta elektronika aplikatua, Informazioarekin konektatzea denbora errealean (sareko datuak, Internet...), Errealitate birtuala, Errealitate areagotua, EEG... eta oro har gure eskura dauden teknologia digital guztiak.

2. eguna:
Programazio tresnak: ulertu dezagun nola programatzen den tresna erraz batekin eta hainbat adibide onekin, horrela denon artean prototipoak diseinatu ahal izateko. Tresna: VVVV
Interakziorako tresna baterako sarrera
Instalazio interaktiboak zerotik garatzea
Errealitate areagotua eta Errealitate areagotu espazializatua. Prototipo erreal baten garapen kolektiboa etorkizuneko liburutegirako.

Tailerra liburuzain, dokumentalista, informatikari eta, oro har, sorkuntzaren arloan gaitasun teknologikoak garatu nahi dituen eta, aldi berean, Liburutegi Digitalaren kontzeptuan interesa duen edonorengana zuzenduta dago.
Ez da beharrezkoa aurretiaz ezagutzarik izatea, baina parte hartzaileek beren ordenagailu eramangarria ekarri beharko dute. Windows ingurunean lan egingo dugu.

Programa jeitsi

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 110€
  • Ez bazkideak: 55€
  • Bazkideak langabezian: 190€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.