Programatua
Liburutegi edo artxibo batean jasotzen diren eta egoera txarrean dauden liburuei lehen esku-hartzeak egiten ikasteko lantegia da. Hori dela eta, liburutegietako edo artxiboetako langileei zuzenduta egongo da. Liburutegi edo artxibo baten beharrak hartu dira kontuan; izan ere, liburuak hainbeste erabiltzen direnean, bizkar edo orriak askatu egiten dira, eta garrantzitsua da lehen esku-hartzea ezagutza jakin batzuekin egitea.
Ostirala: 09:00-14:30 / 15:30-19:30
Larunbata: 10:00-14:30
Medialab -Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza, 1
20012. Donostia / San Sebastián
Helena Jimenez de Aberasturi Apraiz
1991z geroztik, koadernaketa eskolak ematen ditu Donostiako Liburutegi Nagusian. Madrilgo Antolin Palomino Eskola-Tailerrean ikasi zuen, eta Florentziako Spinelli Institutuan osatu zuen errestaurazio arloko prestakuntza.
Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei liburuaren egitura materialaren eta koadernaketaren berri ematea da, berreskuratu ahal izateko, betiere liburutegietan zein artxiboetan erabiltzen diren liburuek eskatzen duten esku-hartze motari begira.
Saioa | Gaia | |
Ostirala | Goizez | Koadernatzearen eta zaharberritzearen teoria Koadernatze-praktika |
Ostirala | Arratsaldez | Paperezko txertaketa bidezko zaharberritzea Orrien haustura lehengoratzea Berreskuratzeko behar diren materialak. Non erosi eta zer kit behar den egoera txarrean dagoen liburu batean lehen interbentzioak egiteko. |
Larunbata | Goizez | Liburu eta dokumentuentzako kontserbazio-kutxa. |