
Egina
ARTIUM Museoa
Francia kalea, 24
Vitoria- Gasteiz
Kokapena
Liburutegietako jardunaren parte da bezeroari eskaintzen zaion arreta.
Testuinguru honetan aholkuak ematea izaten da, maiz, elkarrizketaren parterik labainkorrena.
Literatur gomendioak emateko hainbat irizpide erabili behar dira aldi berean, sinplea dirudiena, baina zinez korapilatsua dena.
Haurrak eta bere inguruneak literaturarekin daukaten harremana izaten da oinarrizko lehen mugarria, baina badira beste asko gomendioa erabakitzeko orduan: adina, gaitasuna, zaletasuna, berezkotasuna, bakarka ala lagundurik irakurriko duen,... eta guztietan giltzarria izaten dena: irakurketa borondatezkoa den, ala behartua.
HELBURUAK:
Proposatzen dugun ikastaroaren helburu nagusia liburuzainari bezeroekin duen hartuemanetarako tresnak eskaintzea da. Formazioa lau esparrutan aurreikusten da xedeari ikusmira anitzetatik heltzeko asmoarekin:
Ondorioz, literatura baloratzean erabiltzen ditugun irizpideak zeintzuk diren, eta zeintzuk izan beharko luketen aurreikusiko dugu.
IKASTAROAREN ERRONKAK:
Partaideak irakurketarako gaitasuna noiz eta nola hartzen den ezagutuko du.
Euskal sorkuntza literarioaren historiaren oinarriak finkatuko ditu, gure egileen ibilbide literarioa ezagututa, bertako literaturak eskaintzen digunaz jabetzeko.
Ezinbesteko obratzat zein eta zergatik jotzen diren ezagutuko du partaideak.
Joera nagusien ekoizpena ezagututa, iritzi kritikoa garatuko du.
EDUKIAK:
Joera nagusien ekoizpena ezagututa, iritzi kritikoa garatuko du.
Programa jeitsi