
Egina
Euskadiko Liburutegi Publikoen Sareko liburutegietan ematen diren pertsonal-aldaketek eraginda, etengabe jende berria sartzen ari da Liburutegi Sarean eta gure liburutegietan langileen artean desberdintasun handiak daude formazio-mailan. Egoera hori gainditzen hasteko asmoarekin, aurten, MARC21 formatuan katalogatzeko oinarrizko ikastaroa eskaintzea erabaki dugu Estibalitz Zubiaur adituarekin, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusiko liburuzaina eta Liburutegi Zerbitzuko Katalogazio arduradun ohiarekin.
9:00-14:00
Azkuna Zentroko Mediateka
Arriquibar plaza 4, 48010 Bilbao
Estibalitz Zubiaur
Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusiko liburuzaina eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuko Katalogazio arduradun ohia.
Honako gaiak jorratuko dira ikastaro honetan:
| Eguna | Gaiak |
| Martxoaren 4a | MARC21 formatua ezagutu Zer da MARC formatua? Formatu motak Bibliografia |
|
| Erregistro bibliografikoak. EGITURA MARC erregistroen egitura eta elementuak ISBD-> MARC Luzera finkoa eta aldakorren eremuak Ariketak eta praktikak
|
| Martxoaren 5a | MARC21ekin katalogatu. MONOGRAFIAK Z 39.50 (erregistroak deskargatu eta moldatu EIPSko eskuliburuaren arauak jarraituz) Autoritateak (goiburua, gaiak… nola hartu) Ariketak eta praktikak
|
| Martxoaren 6a | MARC21ekin katalogatu. AUTORITATEAK Eremuen azalpena T100… (errezak, arazorik gabekoak) nola egin Ariketak eta praktikak
|
