
Programatua
Ikuspegi praktiko eta eguneratuaren bidez, parte-hartzaileek hainbat baliabide mota identifikatzen, deskribatzen eta antolatzen ikasiko dute (ikus-entzunezko materialak, grafikoak, kartografikoak, musikalak, baliabide elektronikoak), katalogoetako eta liburutegi-sistemetako informazioaren kalitatea, elkarreragingarritasuna eta berreskuratze eraginkorra bermatuz.
9:00-14:00
Ibaiondo gizarte-etxea
Landaberde Kalea, 31
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Ricardo Eito Brun
Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean Bibliotekonomia eta Dokumentazioko irakaslea da 1999tik, eta dokumentuen, arauen eta estandarren kudeaketarekin, baliabideen deskribapenarekin eta jakintzaren antolaketarekin lotutako irakaskuntza ematen du.
RDA (Resource Description and Access) arauak eta MARC 21 formatua erabiliz deskribapen bibliografikorako eta material berezien katalogaziorako beharrezkoak diren ezagutzak eta tresnak emateko diseinatuta dago ikastaroa.
Ikastaroaren helburu nagusiak:
Ikastaro hau profesional hauei zuzenduta dago:
Ikastaroa metodologia teoriko-praktiko baten bidez garatuko da, aurkezpen teorikoak eta ariketa aplikatuak eta kasu errealen azterketa uztartuz. Aurrez aurreko saioez gain (15 ordu), praktikak egiteko epe bat ere badu ikastaroak, online tutoretzarekin (5 ordu).
Parte-hartzaileek hainbat material bereziren adibideak landuko dituzte, eta deskribapen bibliografikoko eta MARC 21eko kodifikazioko praktikak egingo dituzte, RDAren jarraibideekin bat. Katalogazio-prozesuan ohikoak diren esperientziak trukatzea eta lankidetzan konpontzea sustatuko da. Baliabide didaktikoak, lan-gidak eta adibide normalizatuak erabiliko dira.
EDUKIAK:
Kasu praktikoak eta katalogazio-ariketak.
Programa jeitsiLaster