Zuzenean edukira joan

Nola zabaldu beharko genituzke gure argazki-bildumak behar bezala

Nola zabaldu beharko genituzke gure argazki-bildumak behar bezala

Egina

Azaroaren 24an, jardunaldia egingo dugu "Cómo difundimos nuestras colecciones fotográficas con todas las de la ley" goiburupean. Modu presentzialean eta gazteleraz egingo da Gasteizen, Hibridalaben, Arabako Berrikuntza Ireki eta Sormen Transferentziarako Zentroan. Hala ere, streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.

Mota
Jardunaldiak eta Topaketak
Ikastaroaren datak
2023 Azaroa 24 - 2023 Azaroa 24
Izena emateko datak
2023 Urria 24 - 2023 Azaroa 21
Ordutegia

9:30-14:00

Tokia

Hibridalab

Miguel de Unamuno Hiribidea, 1, 01006 Gasteiz

Hizkuntza
Gaztelera

Helburuak

Argazkia nonahi dago. Edozein jardueratarako erabiltzen dugu. Denok gara argazkilariak. Eta milaka eta milaka argazki sortzen dira egunero.

Hala ere, gure bildumetan (liburutegiak, artxiboak, museoak...) beste milaka argazki gordetzen dira. Orain iragan baten isla diren argazkiak. Gure egungo bizitzarako xarma eta aukera asko dituzten argazkiak, iragan horretan elkar ezagutzeko, aztertzeko, nondik gatozen jakiteko.

Nola jar ditzakegu argazki horiek gure komunitateen eskura, behar bezala? Nola eragin dezakete legeek (jabetza intelektuala, datuen jabetza...) gure argazki-bildumen zabalkundean? Zer ezagutza falta zaigu gure argazkiak argitaratzera animatzeko?

Gaiaren egoera ezagutzeko eta hedapenerako urratsa emateko jardunaldia izango da hau.

Horretarako aditu talde handia bildu dugu gaiaren inguruko xehetasunez mintza daitezen:

  • Jaime Goméz-Obregón: RetroSantanderren bultzatzailea eta argazki-artxiboak bistaratzea eta berrerabiltzea errazten eta hobetzen duen tresna informatikoaren sortzailea.
  • Jorge Campanillas: lege-irizpideetan aditua.
  • Pedro Layant: Gipuzkoako Foru Aldundiaren informazio-baliabideetako teknikari espezialista.
  • Mentxu Ramilo: Wikimediako ordezkaria.
  • Josu Aramberri: EHUko irakaslea eta ekimen irekietan aditua.
  • Milagros Corral: Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioko Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusia. Liburutegi-proiektuen arloa.
  • José Antonio Sainz Varela: Arabako Foru Aldundiko Artxiboko eta Dokumentu-kudeaketako Zerbitzuburua
  • Iker Ocio Zuazo: Retrogasteiz.com

 

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 0€
  • Ez bazkideak: 0€
  • Bazkideak langabezian: 0€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.