Zuzenean edukira joan

Oinarrizko katalogazioa

Oinarrizko katalogazioa

Programatua

Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei jarraibide katalografiko batzuk ematea da, liburutegi batean egiten den eguneroko lanean aplikatu ahal izateko, oinarri sendo eta funtsatu bat sortzeko, informazio bibliografikoa identifikatzeko eta idazpen/erregistro bibliografikoan behar bezala islatzeko, horrek erabiltzaileari informazioa behar bezala berreskuratzea erraztuko baitio.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2021 Apirila 21 - 2021 Apirila 23
Izena emateko datak
2021 Otsaila 16 - 2021 Apirila 6
Ordutegia

Asteazkenetik ostiralera, 9:00etatik 14:30era.

Tokia

Euskadiko Artxibo Historikoa.

María Díaz de Haro, 3. 48013 Bilbo.

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

Amador Fernandez

2003az geroztik, hainbat prestakuntza-jarduera egin ditu monografien katalogazioaren arloan. Egin, eman eta zuzendu dituen prestakuntzen artean daude, besteak beste, Udako Ikastaroak eta erakunde publiko zein pribatuentzako askotariko ikastaroak. Era berean, 2004tik gaur egun arte, UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatutako Liburutegiko Laguntzaile Ikastaroa zuzendu eta ematen du.

Helburuak

  • Ikasleek katalogazio-arauak erabiltzea eta eguneroko lanean aplikatzeko moduan egotea.
  • Ikasleek katalogazio-arau ohikoenak ezagutzea eta egoera ohikoenak autonomiaz konpondu ahal izatea.
  • Ikasleak gai izatea idazpen bibliografikoaren arloak eta horien elementu bereizgarriak identifikatu eta barneratzeko.
  • Ikasleek sarbide-puntu nagusiak eta bigarren mailakoak bereiztea.

Programa

Apirilak 21 (asteazkena)

  • 9:00 Idazpen bibliografikoa. Sarrera. Elementuak eta eremuak.
  • 10:30 Izenburuaren aipua eta erantzukizun-aipuaren eremuak.
  • 13:15 Edizio aipuaren eremua.

Apirilak 22 (osteguna)

  • 9:00 Argitalpen eta banaketa aipuaren eremua.
  • 11:00 Deskribapen fisikoaren eremua. Seriearen aipuaren eremua.
  • 12:30 Oharren eremua.
  • 14:00 Zenbaki normalizatuaren eremua.

Apirilak 23 (ostirala)

Sarbide nagusiak eta bigarren mailakoak landuko dira egun osoan zehar.

  • 9:00 Sarbide-puntu nagusiak.      
  • 13:30 Bigarren mailako sarbide-puntuak.
Programa jeitsi

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 150€
  • Ez bazkideak: 225€
  • Bazkideak langabezian: 75€

Izena eman

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.