2022 Otsaila 15 Enpresa
Gipuzkoako hainbat enpresa batu eta enpresa-buruen elkartea sortu dute: GALDE, Gipuzkoako Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentazio-guneen Enpresaburuen elkartea, hain zuzen ere. Bertako kide den David Zapirainek neguko berri-papererako idatzitako artikulua ekarri dugu webgunera.
2022 Otsaila 14
Bideo honetan, elkarteko lehen kideak eta gaur egungoak bildu ditugu, hiru hamarkadetako ibilbidearen lehen urratsak gogoratzeko eta gaur egun duten garrantzia nabarmentzeko.
Gehiago irakurri: ALDEE, 30 urte informazio-kudeatzaileen alde
2022 Otsaila 13 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia
Ikastaro honek izan duen harrera ikusita, iragarri eta hiru egunetara izen-ematea itxi behar izan dugu. Espero baino jende gehiagok eman du izena eta bi saiotan banatzea erabaki dugu: otsailaren 17an izango da lehenengoa eta 24an biharrena; biak ostegunez, 09:30etik 13:30era. Banaketa izen-emate ordenaren arabera egin dugu eta bigarren saioan daudenek jakinarazpena jaso dute.
Gehiago irakurri: Erakusleiho kulturalei buruzko ikastarorako izen-ematea itxita
2022 Otsaila 4 Elkartea
2019ko martxoaren 23an abiatu zen legegintzaldiak aurrera darrai. Nahiz eta, ohi bezala, iaz kide berriak sartzeko aukera eskaini, Zuzendaritza Batzordeak ez zuen aldaketarik izan 2021ean. Aurten, 2022tik 2024ra bitarteko legegintzaldirako batzorde berria eratze aldera, honetan parte izateko aukera duzue bazkideek.
Gehiago irakurri: Zuzendaritza batzorde berria osatzeko behar zaitugu
2022 Urtarrila 4
Urte berria hainbat ikastaroren eskaintzarekin hasi nahi dugu, laster gehiago ere izango ditugu. Zabaldu 2022ko agenda eta gustuko dituzunen zerrenda osatzen has zaitezke.
2021 Abendua 22 Elkartea
2021 Abendua 15
ALDEEk 'Antolatzearen diziplina' liburua argitaratu du euskaraz. Liburua ez da salgai jarriko baina bazkideek ale bat opari jasotzeko aukera izango duzue, Lorena Martinez Oronozek ilustratutako poltsarekin batera.
2021 Azaroa 20 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia | Mediateka | Museoa
Ezagutza antolatzeko eta informazio digitala ustiatzeko joera-aldaketa azkarren aurrean, atzean ez gelditzeko erreferentzia-eskuliburua da Robert J. Glushkoren 'The discipline of organizing', edo, hemendik aurrera, 'Antolatzearen diziplina' tituluarekin ezagun egingo dena gure artean ALDEEk, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen elkarteak, argitaratu berri baitu euskarazko itzulpena. Lan hau euskaraz eskuragarri izatea gure esparruko profesionalentzat funtsezkoa izango da informazioa antolatzeko prestakuntzari dagokionez.
Gehiago irakurri: ALDEEk euskaraz argitaratu du Robert J. Glushkoren 'The discipline of organizing'
2021 Azaroa 20 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Elkartea | Liburutegia | Mediateka | Museoa
Liburua azaroaren 20an aurkeztuko da, goizeko 10:00etan hasita San Telmo Museoan egingo den ALDEEren 30. urtemuga ekitaldian. Bertan, izango da Tomás Saorín, Murtziako Unibertsitateko Komunikazio eta Dokumentazio fakultateko irakaslea eta Dokumentazioan doktorea.
Gehiago irakurri: 'Antolatzearen diziplina' liburuaren aurkezpena
2021 Azaroa 19 Elkartea
ALDEEk 30 urte bete zituen iaz, 2020an, baina pandemia betean ezin izan genuen ospatu urtemuga hori. Urtebete gehiagorekin eta proiektu berriekin, ilusioz beteta gatoz aurten 30+1 urtemuga ospatzera. Donostiako San Telmo Museoan elkartuko gara eta sorpresa politak izango ditugu. Apuntatu eguna eta eman izena: azaroak, 20.
Gehiago irakurri: Hiru hamarkada informazio kudeatzaileen alde lanean