Zuzenean edukira joan

Bisitak profesionalentzako elkargune bihurtzen dira

Mota
Gertakariak. Bisitak
Data
2026 Ekaina 9

Urtean bi bisita profesional antolatu ohi ditugu, baina aurten hiru izango dira guztira: Baionako Euskal Museora joan ginen urtarrila hasieran Bernat Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" liburua ikustera; maiatzean Xenpelar Dokumentaziogunera eta urrian Arantzazuko Santutegiko Liburutegita joango gara.

ASNABI elkarteak proposatuta urtarrilean bisita berezi bat egin genuen bi elkarteetako bazkideei irekia Baionako Euskal Museora, bertan ikusgai zen Bernat Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" liburuaren ale bakarra bertatik bertara ikustera. Ondoren, maiatzaren amaieran Xenpelar Dokumentazio Zentroa ezagutzeko aukera izan dugu eta urria amaieran Arantzazuko Santutegiko Liburutegira joango gara bertan gordetzen dituzten harribitxiak ezagutzera.

Bisita hauek doakoak izaten dira eta bazkideentzat soilik antolatzen ditugu, uste dugulako gure esparruko egitasmoak bertatik bertara ezagutzea oso aberasgarria dela lanbidearen ikuspegi osoagoa izateko eta profesionalki gure lurraldeetako artxibo, liburutegi eta dokumentazio zentroak ezagutzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigulako. 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.