Zuzenean edukira joan

Marketin eta sare sozialak liburutegi eta artxiboetan

Marketin eta sare sozialak liburutegi eta artxiboetan

Egina

Ikastaro honetan marketinak erosketen alorrarekin duen loturatik haratago dauzkan balioez eta gure lanerako eskaintzen dizkigun baliabideez jardungo dugu, karga negatiboa kenduz eta begirada baikorragoa eskainiz.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2020 Iraila 18 - 2020 Iraila 19
Izena emateko datak
2020 Uztaila 23 - 2020 Iraila 16
Ordutegia

Ostirala 18: 9:00 - 13:30 eta 15:15 - 19:00
Larunbata 19: 9:00 - 14:00

 

 

Tokia

Azkuna Zentroa. Mediateka

Plaza Arriquibar, 4

48010 Bilbao, Bizkaia

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

Ana Ordás
Informazio eta Dokumentazio sektoreko enpresetan marketin eta erosketa esparruan esperientzia. Gaur egun, freelance moduan, erakunde kulturalen online perfilak kudeatzen ditu.

https://anaordas.com/

 

 

https://www.linkedin.com/in/anaordas/

 

Helburuak

Ikastaro honetan marketinak erosketen alorrarekin duen loturatik haratago dauzkan balioez eta gure lanerako eskaintzen dizkigun baliabideez jardungo dugu, karga negatiboa kenduz eta begirada baikorragoa eskainiz. Bada zer hausnartu, izan ere, aintzat hartu beharko genuke liburutegi eta artxiboek lehendik ere marketina egiten dutela komunitatearentzat onuragarri izango diren produktu eta zerbitzuak sortuz, eta harremanak sendotuz. Ikastaro honetan, ordea, marka irudia sortzera bideratuko dugu lehendik egiten genuen ahalegin hori. Online munduan liburutegiak bere zerbitzua zabaltzeko duen aukerak baliatuz, espazio fisikoa eta digitala aintzat hartuko dituen Marketin Plan batean jarriko dugu fokua. Hemendik aurrera gure mezuak erabiltzaileei helarazteko, pertsonekin konektatzeko eta haien parte hartzea sustatzeko bide nagusia komunikazioa izango dela ikusiko dugu.

Helburu zehatz hauek landuko dira:

  • Online komunikazio metodologiak finkatu.
  • Lan-tresnak.
  • Webguneen esparruan irisgarritasuna eta ikusgarritasuna areagotu

 

Programa

Programa:

  • Marketinera sarrera

  • Eraldatze Digitala kultura-enpresetan: eremu digitalera sarrera eta bere inpaktua

  • Marketin plan bat lantzea

 

Ostirala 9:00

Marketin sarrera

Eraldatze Digitala kultura-enpresetan

  11:30 Breafina
  13:30 Bazkari etena
  15:15 Web estrategia: webguneak, blogak eta SEO / argitalpen egutegia
Larunbata 9:00 Estrategia sareetan: diseinurako tresnak / argitalpen egutegia
  11:30 Ebaluazioa: Estatistikak / Matrketin tradizionala / bateratze-lana

 

Hartzaileak:
Ikastaro hau informazio esparruko profesionalei zuzenduta dago, bereziki, liburutegi, Artxibo eta Dokumentazio zentroetako profesionalei, baita bestelako kultura-elkarte edo GKE-ei ere.

Interes berezikoa izango da eguneroko lanean beren erakundearen sareak eta webgunea kudeatzen dituzten informazioaren profesionalentzat / kultura-kudeatzaileentzat, baita marketin digitala ikasi nahi duen edonorentzat zabalik egongo da.

Metodologia:

Izaera praktikoa du ikastaro honek. Atal bakoitza sarrera teoriko labur batekin hasiko da, horrek funtsezko kontzeptuen oinarri komun bat eskainiko digu. Ondoren, tailer moduko praktikak egingo dira. Ikastaro amaierarako, parte hartzaile bakoitzak bere Marketin Plana landuta izango du.

Oharrak:

Plaza mugatuak

Izen-emate ordena jarraituz

Bakoitzak bere gailu eramangarriak eramatea gomendatzen da

Ziurtagiriak:

ALDEE elkarteak parte-hartze ziurtagiria igortzen du. Bertan ikastaroaren izena, irakaslearena eta iraupena zehazten dira. Ziurtagiria eskuratzeko ezinbestekoa da %80ko bertaratzea.

COLABORAN

       

 

COVID-19 EUSTE-NEURRIAK

COVID-19 delakoaren hedapena saihesteko osasun agintaritzak gomendatutako neurrien baitan erabakiko da ikastaroa egingo den ala ez. 
Ikastaroa bertan behera geratuko balitz, 10 eguneko aurrerapenarekin jakinaraziko da eta matrikulen zenbatekoa itzuliko da.

Programa jeitsi

Partekatu

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 120€
  • Ez bazkideak: 180€
  • Bazkideak langabezian: 60€

Izena eman

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki