Artxiboek eta beste kultura-erakunde batzuek inklusiboak eta irisgarriak izan behar dute desgaitasuna duten pertsonentzat eta berariazko laguntza-beharrizanentzat. Sartzeko eskubidea bermatzeak sartzeko gaitasuna ahalbidetzea eskatzen du, eta horrek oztopo arkitektonikoak eraistea eta informazioa formatu irisgarrietan ematea dakar. Teknologiak ere berebiziko garrantzia du, irisgarritasuna hobetzen duten soluzio berritzaileak eskaintzen baititu.
Liburu hau, Inklusioa eta kultura. Artxibo, liburutegi eta museoetan komunikazioa eta tratu inklusiboa sustatzeko gida 2023an argitaratu zuen ACALek, Gaztela eta Leongo Artxibozainen Elkarteak. Orain ALDEEk euskarara itzuli du, gurea bezalako sektore profesional batean ezinbesteko gida dela uste duelako, gurea etengabe eboluzionatzen ari den lanbidea delako eta bikaintasuna, inklusioa eta ezagutzarako sarbidea bilatzen dituelako, eta horiek gure jarduera gidatzen duten funtsezko zutabe bihurtzen direlako.
Itzulpena: Rosetta Testu Zerbitzuak
Liburutegi imajinatua, komunitateak ereiteko lorategia - Gonzalo Oyarzún
Gonzalo Oyarzún liburuzain txiletarrak liburutegietan paradigma aldatzeko beharra berresten du liburu honetan. Liburutegi publikoek gaur egun gure bizitzaren dimentsio ezberdinetan duten rolari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituzten esperientzia eredugarriak bildu ditu bertan. Hain zuzen, bere ahaleginen erdigunean pertsonak jar ditzan liburutegiek komunitatearekin eta garapen sozial, ekonomiko eta kulturalarekin dituzten harremanetatik abiatuta, gaur egun, loratzen ari diren hainbat liburutegiren esperientziak partekatzen ditu.
ALDEEk euskaraz argitaratu duen liburu honetan, Maite Gurrutxagaren azalak liburutegi askotarako eta ipuin itxurako hitzaurre baterako atea irekitzen digu, bertan Iban Zaldua idazleak ongietorria ematen digu mundu distopiko batetik, non, besteak beste, liburu-liburutegiak dauden.
Itzulpena: Rosetta Testu Zerbitzuak
Antolatzearen diziplina - Robert J. Glushkok
O 'Reilly Media Inc-ek argitaratutako eta Robert J. Glushkok editatutako "The discipline of organizing" liburuaren itzulpena eta edizio elektronikoa egin du ALDEEk, Ischoolsek Creative Commons litzentziapean zabaldutako lanaren 2016ko 4. edizioa (Core Concepts) erabiliz.
Rosetta Testu Zerbitzuak egindako itzulpena Imanol Irizarrek gainbegiratu du.
Argitaratzailea: ALDEE, 2021ko uda
Euskarazko testua berrerabiltzeko lizentzia: nazioarteko Atribuzio-NoComercial 4.0 (CC by-nc 4.0)
Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egindako argitalpena
Iritzi, iradokizun eta ohar guztiak ongi etorriak izango dira gure harremanetarako postan
Ampliemos expectativas - David Lankes
Liburu honen helburua liburutegiek zuen komunitatea eta, oro har, gizartea hobetzeko duten ahalmena erakustea da. Potentzial hori ez da inoiz gauzatuko liburutegiek edo haien komunitateek modu zorrotzean definitzen badituzte liburutegi mota desberdinak. Izan ere, liburutegi txikietan funtzionatzen duten gauzak baliagarriak izan daitezke liburutegi handietarako, eta liburutegi publikoetan sortzen diren ideiak arrakastaz aplika daitezke liburutegi akademiko edo korporatiboetan.
Oharra: liburua gazteleraz dago.