ALDEEk neurrira egindako prestakuntza-ikastaroak antolatzen ditu enpresentzat eta mota guztietako informazio-profesionalentzat (artxibozainak, liburuzainak, dokumentalgileak, informazio-kudeatzaileak, eta gure panorama profesionalean sendotzen ari diren profesional-profil berri guztiak).
Erakundeetan informazioa eta dokumentazioa tratatzeko gero eta beharrizan handiagoei aurre egiteko, etengabe eguneratu behar dira informazioaren arloko profesionalen ezagutzak, bai arlo teknologikoari dagokionez, bai araudiari dagokionez.
Gure prestakuntza programek espezializazio handiko ikastaroak eskaintzen dituzte, orientazio nagusiki praktikoa eta edukiak ulertzeko eta asimilatzeko beharrezkoa den oinarri kontzeptuala konbinatzen dituztenak.
Bere 30 urteetan zehar, ALDEEk prestakuntzaren kalitatea bermatzen duen irakasle sarea sortu du,.
Erakundeetan etengabeko prestakuntza gero eta gehiago eskatzen dela jakinda, profesional hauen esperientzia eta ezagutza haien esku jarri nahi ditugu informazioaren eta dokumentazioaren arlo guztietan, haien beharren eta inguruabarren araberako ikastaroak antolatuz.
Enpresa edo erakunde bat bazara eta neurrira egindako ikastaroei buruzko informazioa nahi baduzu, jarri harremanetan ALDEEko bulegoarekin, zure helburuetara ondoen egokitzen den irtenbidea bilatuko dugu.