Zuzenean edukira joan

Inklusioaz eta kulturaz diharduen liburua euskarara itzuli du ALDEEk

Mota
Argitalpenak
Data
2025 Ekaina 6

ALDEEk "Inclusión y cultura. Guía de comunicación y trato inclusivo en archivos, bibliotecas y museos" liburuaren euskarazko itzulpena argitaratu du, ACALek (Gaztela eta Leongo Artxibozainen Elkartea) 2023an argitaratutako eskuliburua

Inklusioa eta kultura. Artxibo, liburutegi eta museoetan komunikazioa eta tratu inklusiboa sustatzeko gida izeneko argitalpenaren aurkezpen ofiziala ekainaren 6an izan da Gasteizen, JEID25 jardunaldietan, eguerdiko 12:00etan. Ekitaldi horretan, gaztelaniazko jatorrizko bertsioa eta paperezko liburua aurkeztu dira, bai eta euskarazko bertsio digitala ere.

ALDEEk eskerrak eman nahi dizkie ACALeko, Gaztela eta Leongo Artxibozainen Elkarteko, lankideei, Inklusioa eta kultura bezalako gida hain beharrezkoa eta bikaina sortzeagatik. Eta bereziki eskertu ALDEErekin lankidetzan aritzeko eta tresna baliotsu hau euskal testuingurura eta euskarara ekartzeko erakutsi duten eskuzabaltasunagatik eta prestasunagatik.

Proiektu hau adibide ederra da, elkarteen arteko lankidetzak gure komunitate profesional osoa aberasten baitu. Ea lurraldeen arteko aliantza berriak sortzen dituen. Ezagutza, partekatzen denean, hazi egiten delako. Eta zaintzen denean, eraldatu egiten du.

ALDEErentzat, itzulpen eta edizio horri ekitea ez da gertaera isolatua izan, gure ildo estrategikoekin lerrokatutako motibazio sakonei erantzuten baitie.

Gure motibazio nagusia euskarazko corpus tekniko eta profesional bat sortzen laguntzea da. Euskal profesionalek beren lana ahalik eta bikaintasun handienarekin egiteko beren hizkuntzan tresnarik onenak izatea nahi dugu.

Euskarazko gida hau beste urrats bat da artxiboen, liburutegien eta dokumentazio-zentroen eremu profesionalean gure hizkuntza indartzeko.

 

Edizio digitalaren aldeko apustua

Edizio digitala negoziaezina da ALDEErentzat: baliabide propioekin bermatu eta gauzatu dezakegun bakarra da. Baina, gainera, edizio elektronikoa printzipioen adierazpen bat ere bada: sarbide librea, jasangarritasun teknikoa eta oztoporik gabeko hedapena defendatzen ditugu.

Asko pozten gaitu euskarazko gidaren HTML eta ePub bertsioak eskuragarri daudela iragartzeak (edo laster egongo direla).

Noski, ez dugu paperezko edizioa ahazten eta aukerarik dugunean etorriko da hori ere. Horretarako, edizio munduko euskal profesionalengana jotzen dugu: itzultzaileak, ilustratzaileak, inprentak... Sareak zabaltzeko, lankidetzan aritzeko eta ezagutzaren euskal ekosistema baliotsua indartzeko gure modua da.

Edizio honek elkarte profesional batek egin dezakeena eta egin behar duena ere erakusten du: beharrak detektatu, baliabideak batu eta batzuetan egitura handienak iristen ez diren lekuetan eskubideak bermatu.

Ziur gaude gida hau oso baliabide erabilgarria izango dela Euskadiko artxibo, liburutegi eta museo guztientzat, baita herritar guztientzako ere, espazio benetan inklusiboak eta irisgarriak eraikitzen lagunduko digulako.

Eta ez bakarrik datozenak hobeto hartzeko, baizik eta erakunde irekiago, anitzago eta kontzienteago gisa birpentsatzeko.

Kontsulta egitera, erabiltzera eta zabaltzera animatzen zaituztegu.

ALDEEn ildo honetan jarraituko dugu lanean, gure profesionalei eta euskal gizarteari balioa emango dieten proiektuak bultzatuz.

 

Fernando Juarez Urquijo

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.