
Egina
16:00 - 20:00
Bilbao Eutokia
Javier Leiva-Aguilerak, espezialista da edukien sendaketan, ingurune digitaletako estratega eta kudeatzailea da, eta "El Content Curator" liburuaren egilekidea.
Tailerra “Curación, elaboración y dinamización de contenidos” http://cursosocialmediamarketing.notepierdasenlasredes.com/portfolio/curacion-elaboracion-dinamizacion-contenidos/ moduluaren barruan kokatzen da, Social Media Marketing ikastaroaren baitan (3. ed.), eta jarduera hau egiteko lankide dugun No te pierdas en las redes notepierdasenlasredes.com-ek emango du.
Javierrek liburutegiei aplikatutako content curationeko kasu praktiko bat egingo du, irakurzaletasuna bultzatzeko proiektu batean, 4S-en sistema aplikatuz. Egoera jakin batetik abiatuta, sistema garatu eta horren ziklo osatu bat garatuko da, fase hauekin: bilaketa, hautaketa, karakterizazioa eta difusioa. Halaber, ebaluaziorako metodologia bat ere proposatuko digu.
Tailerrean askotariko tresna ugari erabiliko ditu, parte hartzaileek, tailerra egin eta gero, beren kabuz lan egiten hasteko beharrezko informazio guztia eduki dezaten.