2026 Ekaina 12 Liburutegia
Ekainaren 11n eta 12an, Mireia Perez aditu kataluniarra izan da gure artean liburutegietako baliabide elektronikoei buruzko ikastaroa eskaintzen. ARTIUM Museoan egin ahal izan dugun formazio honetako leku guztiak berehala bete ziren. Baliabide elektronikoen kudeaketak eragiten duen interes geroz eta handiagoaren adierazle izan da ikastaroak izan duen harrera ona.
2026 Ekaina 10
Orain dela urtebete, nahiko sartuta geunden JEID25 jardunaldietan. Aurreko hilabeteetan, ALDEE adi egon zen ordutegiei, egoitzei, bisitei, kafeei, babesleei, akreditazioei, bilerei, azken orduko aldaketei eta zerbaitek funtzionatzen duen ala ez erabakitzen duten xehetasun txiki horiei.
2026 Ekaina 9
Urtean bi bisita profesional antolatu ohi ditugu, baina aurten hiru izango dira guztira: Baionako Euskal Museora joan ginen urtarrila hasieran Bernat Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" liburua ikustera; maiatzean Xenpelar Dokumentaziogunera eta urrian Arantzazuko Santutegiko Liburutegita joango gara.
Gehiago irakurri: Bisitak profesionalentzako elkargune bihurtzen dira
2026 Maiatza 24 Artxiboa | Elkartea | Liburutegia
Berria egunkariak Miguel Angel Santos Crespo (Bilbo, 1961) artxibozaina eta ALDEEko presidente ohia elkarrizketatu du maiatzaren 24an. Bertan artxiboaren garrantziaz eta artxibozainen lanaz hitz egin du luze eta zabal, baina nabarmenduz belaunaldi erreleboari erantzuteko duela 50 urteko ereduak errepikatzea ez dela bideragarria izango.
2026 Maiatza 11
Gehiago irakurri: ALDEE Gaztela eta Leongo Liburutegietako Profesionalen II Topaketan
2026 Apirila 24 Liburutegia
Irakurketa Errazaren (IE) kontzeptua eta erabiltzaileekin lan egiteko moduak ezagutzeko ikastaroa antolatu dugu aurten eta oso harrera ona izan du.
2026 Martxoa 30 Elkartea
ALDEEren 2026ko martxoaren 14ko Ezohiko Batzarrean aho batez onartu zen elkartearen estatutuen berritze proposamena.
2026 Martxoa 16 Elkartea
Gasteizen, Bibat Arabako Arkeologia Museoan, bildu gara aurten Batzar Orokorrean eta Ezohiko Batzarrean. Bertan, urtero bezala, iazko memoria eta kontuez gain, aurtengo aurreikuspenak aurkeztu ditugu.
2026 Martxoa 14
Martxoaren 14an egingo dugu aurtengo Ohiko Batzar Orokorra. Gasteizen izango da, 10:00etan lehen deialdian eta 10:30ean bigarrenean. Ondoren, ezohiko batzarra egingo dugu 11:30ean lehen deialdian eta 12:00etan bigarrenean. Batzarra amaitzean ondoren bazkari eder batez gozatzeko aukera izango dugu, etorri nahi duenak aurrez jakinarazi beharko du.
Gehiago irakurri: Ohiko Batzar Orokorra eta Ezohiko Batzarra
2026 Martxoa 13 Liburutegia
2025eko abenduaren 1ean "Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?" izeneko ikastaroa egin genuen eta martxoan errepikatu egin behar izan dugu ikastaroan lekurik gabe geratu eta itxaron-zerrenda osatu zuten profesionalentzat.
Gehiago irakurri: Abenduko ikastaroa berriro bete da martxoan