2025 Azaroa 21 Artxiboa
Aurtengo bigarren bisita profesionalak Eresbilera eraman gaitu, Musikaren Euskal Artxibora, eta bertan gozatu ahal izan dugu gure musika-kulturaren euskarri desberdinak eta 1974tik hazten eta zabaltzen joan den funts horren garrantzia ikusten.
2025 Azaroa 19 Elkartea
Bilera honen helburu nagusia gure sektore profesionalaren egoerari buruz eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzaren eskumena diren zerbitzu eta politiken inguruan ditugun kezkak azaltzea zen eta, era berean, egoerari aurre egiteko eman beharreko pausoak zeintzuk izan daitezkeen aztertzea.
Gehiago irakurri: ALDEE eta Jaurlaritzaren Kultura Saileko arduradunen arteko bilera
2025 Azaroa 14 Liburutegia | Mediateka
Elena Detalleresen eskutik 2 egun eman ditugu Bilboko Rekalde Aretoan liburuekin jolasten. Une honetan ikusgai dauden erakusketak baliatuz, hainbat eta hainbat liburu erabili ditugu eskaintzen dizkiguten jolaserako aukerak ezagutzeko. Liburua objektu gisa hartuta jolasteko aukerak ezagutzeko, esperimentatzeko eta zabaltzeko aukera ezin hobea izan dugu.
2025 Azaroa 10 Liburutegia | Mediateka
ARGIA aldizkariak Lucas Ramada Prieto elkarrizketatu du, fikzio digitalean aditua eta Bartzelonako Diputazioko Liburutegi Zerbitzuak sortutako "Ficció en Joc" egitasmoa gidatu duen dibulgatzailea. ALDEEk gonbidatuta irailean Errenteriako Liburutegian izan zen "Jolastea garrantzitsua da: Haur eta gazteentzako fikzio digitala eta bitartekaritza kulturala" izeneko ikastaroa ematen.
Gehiago irakurri: "Ez dugu nahi liburutegira joatea kanpoan dauden dinamikak betikotzen jarraitzera"
2025 Azaroa 10 Liburutegia
"Liburutegi publikoak: kultura eskubide bihurtzen den lekua" lelopean, liburutegiak desinformazioaren aurrean egiazkotasunaren azken babeslekua direla azpimarratu zen behin eta berriro. Luis García Monterok inaugurazioan egin zuen hitzaldia nabarmentzeko modukoa izan zen: gogoan izan behar dugu kultura ez dela apaingarri bat, funtsezko premia zibikoa baizik.
2025 Azaroa 5
Liburutegien esparruan esperientzia profesionala edo prestakuntza ez-formala baduzu, baina egiaztagiri ofizialik ez baduzu, Gaitasunak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozeduran (PEAC) parte har dezakezu. ALDEEko bazkide bazara eta hau bideratu nahi baduzu, mesedez, bete formulario hau. Horrela, pertsona interesdunen kopurua ezagutu ahal izango dugu, eta gestioekin hasi. Epea 2025eko azaroaren 12ra arte egongo da zabalik.
Gehiago irakurri: Gaitasunak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozedura (PEAC)
2025 Azaroa 4 Liburutegia
Liburutegi publikoek "ezinezko agindu" bati egin behar diote aurre, desinformazioaren aurkako bermatzaile izatea eskatzen dieten jarraibide estrategikoek emana, GJHen bultzatzaile, eskubide kulturalen defendatzaile eta AAn eskumena dutenak. Diskurtso horrek, ordea, talka egiten du desprofesionalizazioa betikotzen duen errealitate administratibo batekin, zeinak agerian uzten dituen behar den prestakuntza espezifikorik gabeko langileentzako enplegu deialdiak eta zerbitzuen kanporatze gero eta handiagoa.
2025 Azaroa 1 Liburutegia
Liburutegietan jolasak duen lekuari buruzko ikastaro-sorta hirugarren ikastaro batekin osatuko dugu laster, azaroaren 13an eta 14an: "Liburuak jolasten: liburuak objektu gisa dituen aukerak eta arkitekturak". Titulu berezi honekin liburua ekarri nahi dugu jolasaren erdigunera eta horretarako jolaskide ezin aproposagoa topatu dugu: Elena Detalleres, liburu-objektuekin proposamen artistiko-literario-didaktiko gehien egiten dituen getxotarra.
2025 Urria 31 Artxiboa
Aurtengoa ez zen nolanahiko urtea artxibo-eremurako. Duela 25 urte ikusi genuen azkenekoz Espainian Artxiboen Nazioarteko Biltzar bat, Sevillan, eta ez dakigu noiz izango den ekitaldi hori gure etxetik hain gertu egingo den hurrengo aldia. Ezin genuen aukera hau galdu, eta gainera luxuzko eszenatoki bat genuen: Bartzelona.
2025 Urria 24 Liburutegia
2025eko Liburuaren Egunaren leloak, "Desinformazioaren aurka: liburutegiak", desinformazioaren aurkako borrokan liburutegi tipologia guztiek (publikoak, eskolakoak, unibertsitatekoak, espezializatuak eta nazionalak/erregionalak) duten funtsezko zeregina nabarmendu nahi du.