2026 Maiatza 11
Gehiago irakurri: ALDEE Gaztela eta Leongo Liburutegietako Profesionalen II Topaketan
2026 Apirila 24 Liburutegia
Irakurketa Errazaren (IE) kontzeptua eta erabiltzaileekin lan egiteko moduak ezagutzeko ikastaroa antolatu dugu aurten eta oso harrera ona izan du.
2026 Martxoa 30 Elkartea
ALDEEren 2026ko martxoaren 14ko Ezohiko Batzarrean aho batez onartu zen elkartearen estatutuen berritze proposamena.
2026 Martxoa 16 Elkartea
Gasteizen, Bibat Arabako Arkeologia Museoan, bildu gara aurten Batzar Orokorrean eta Ezohiko Batzarrean. Bertan, urtero bezala, iazko memoria eta kontuez gain, aurtengo aurreikuspenak aurkeztu ditugu.
2026 Martxoa 14
Martxoaren 14an egingo dugu aurtengo Ohiko Batzar Orokorra. Gasteizen izango da, 10:00etan lehen deialdian eta 10:30ean bigarrenean. Ondoren, ezohiko batzarra egingo dugu 11:30ean lehen deialdian eta 12:00etan bigarrenean. Batzarra amaitzean ondoren bazkari eder batez gozatzeko aukera izango dugu, etorri nahi duenak aurrez jakinarazi beharko du.
Gehiago irakurri: Ohiko Batzar Orokorra eta Ezohiko Batzarra
2026 Martxoa 13 Liburutegia
2025eko abenduaren 1ean "Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?" izeneko ikastaroa egin genuen eta martxoan errepikatu egin behar izan dugu ikastaroan lekurik gabe geratu eta itxaron-zerrenda osatu zuten profesionalentzat.
Gehiago irakurri: Abenduko ikastaroa berriro bete da martxoan
2026 Martxoa 6 Liburutegia
Berriro ere agerian geratu da liburutegietako profesionalek oinarrizko prestakuntza teknikoa behar dutela.
2026 Otsaila 10 Artxiboa
Azken urteotan, ALDEEk hainbat jardunaldi egin ditu artxiboen arloan. 2003an datuen kudeaketari buruz hitz egin zen, eta 2005ean adimen artifizialari buruz; 2006ko otsailean, berriz, administrazio elektronikoari eta dokumentuen kudeaketari buruzko jardunaldia egin zen. Jardunaldian, azken hamar urteetan hainbat administraziotan (estatukoak, autonomikoak eta tokikoak) ezarritako irtenbideak azaldu ziren, aurkitutako zailtasunei buruz hausnartu zen eta etorkizunerako ekintza-ildoak zehaztu ziren.
2026 Urtarrila 31
INGUMAk, euskal komunitate-zientifikoaren datu-baseak Internetako ARGIA saria irabazi du. Urtarrilaren 30ean Usurbilen egin zen sari-banaketa ekitaldia eta banatu ziren sei sarietatik bat UEUren datu-basearentzat izan da. Bertan ari dira buru-belarri ALDEE elkarteko kide diren Goiaz Elgezabal, Oskia Agirre eta Marije Bidaguren. Azken bi hauek ALDEEko Zuzendaritza Batzordeko kide dira gaur egun.
2026 Urtarrila 21
CCBk Musikeneko Mediateka saritu du 2025eko CCB Zigiluarekin, Liburutegi Espezializatuen kategorian "Talde instrumentalentzako materialen kudeaketan berrikuntza: Musikeneko Mediatekatik egindako proposamen jasangarria" proiektuarekin.
Gehiago irakurri: CCB 2025 zigilua Musikeneko Mediatekarentzat