Zuzenean edukira joan

Berriak

Profesionalik gabe, ez dago liburutegirik

Profesionalik gabe, ez dago liburutegirik

2026 Urria 24 Liburutegia

Aurtengo leloak liburuzainak jarri ditu erdigunean, liburutegiak baliabide, apalategi eta espazio multzo soil bat baino askoz gehiago izatea posible egiten duten pertsonak, hain zuzen.

Gehiago irakurri: Profesionalik gabe, ez dago liburutegirik

ALDEE BAMAD Galiziak antolatutako Jardunaldietan izan da

ALDEE BAMAD Galiziak antolatutako Jardunaldietan izan da

2026 Iraila 26 Artxiboa | Elkartea | Museoa

Galiziako BAMAD elkarteak Ferrolen egindako "Días de labor. A memoria do traballo e a súa pegada na sociedade e o territorio" izeneko jardunaldietan izan dira ALDEEko kideak.

Gehiago irakurri: ALDEE BAMAD Galiziak antolatutako Jardunaldietan izan da

Oscar Rebollok "Liburutegiak, interakziorako plaza" jardunaldian emandako hitzaldiaren bideoa

Oscar Rebollok "Liburutegiak, interakziorako plaza" jardunaldian emandako hitzaldiaren bideoa

2026 Iraila 12 Liburutegia

Irailaren 11n Tabakaleran elkartu ginen Medialab Tabakalera eta Koldo Mitxelena Kulturuneako Liburutegiarekin elkarlanean antolatu genuen jardunaldi edo lan saioan: "Liburutegiak, interakziorako plaza". Bertan Oscar Rebollo adituaren hitzaldia entzuteko aukera izan genuen eta, orain, Tabakalerako teknikarien lanari esker hitzaldia entzuteko aukera duzu Youtubeko gure kanalean eta Tabakalerako webguenan.

Gehiago irakurri: Oscar Rebollok "Liburutegiak, interakziorako plaza" jardunaldian emandako hitzaldiaren bideoa

Liburutegiak, interakziorako plaza

Liburutegiak, interakziorako plaza

2026 Iraila 11

Lan-saio profesionala antolatu dugu irailaren 11rako Medialab Tabakalera eta Koldo Mitxelena Kulturuneako Liburutegiarekin elkarlanean. Bertan, lan komunitarioan eta kultur erakundeen eragiletza sozialean aditua den Oscar Rebollok eskainiko duen hitzaldia entzuteko aukera izango dugu eta, jarraian, ariketa praktiko baten bidez, dagoeneko Euskadiko lurralde guztietara zabaldu den Interakzio Soziala Liburutegietan datu basea aurkeztu eta lantzeko ariketa praktikoa egingo da hura ezagutu, bilatzen dituen helburuak, mekanika edota erabilerak ikusi eta tresna bera baliatzen hasteko.

Gehiago irakurri: Liburutegiak, interakziorako plaza

Bulegoa itxita

Bulegoa itxita

2026 Abuztua 17 Beste

Jakinarazi nahi dizugu udako etenaldia egingo dugula datozen asteetan. Hortaz, abuztuaren 17tik 28ra bulegoa itxita egongo da. Irailean itzuliko gara! UDA ON!

Gehiago irakurri: Bulegoa itxita

Artxiboak, teknologia eta gizartea: dokumentuen kudeaketaren hastapenak

Artxiboak, teknologia eta gizartea: dokumentuen kudeaketaren hastapenak

2026 Uztaila 20 Artxiboa

ALDEEk, beste zenbait elkarterekin elkarlanean, Kantabriako Unibertsitateko Udako Ikastaroetan eskainiko den ikastaro honen antolakuntzan hartu du parte. Ikastaroa uztailaren 20tik 24ra egingo da Camargon (Kantabria) eta izen-ematea zabalik dago uztailaren 16 arte. 20 orduko ikastaroa izango da eta 16 lagunentzako lekua egongo da.

Gehiago irakurri: Artxiboak, teknologia eta gizartea: dokumentuen kudeaketaren hastapenak

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XII. Bilkura

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XII. Bilkura

2026 Uztaila 1

Aurtengo jardunaldia "Informazio zentroen birmoldaketa eta berrikuntza: espazioen eta zerbitzuen eraldaketa" goiburupean egingo da, uztailaren 1ean Eibarko Markeskoa Jauregian. Izen-ematea zabalik izango da maiatzaren 11tik ekainaren 29ra.

Gehiago irakurri: Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XII. Bilkura

RASDen Informazio Ministerioaren artxiboa digitalizatu eta antolatzeko proiektua

RASDen Informazio Ministerioaren artxiboa digitalizatu eta antolatzeko proiektua

2026 Ekaina 23 Artxiboa

ALDEEk Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Informazio Ministerioaren artxiboa digitalizatu eta antolatzeko proiektu batean parte hartzeko gonbidapena jaso du. Proiektua Saharan bertan gauzatuko da eta gure lanbide esparruari dagozkion egitekoak gauzatzea du helburu. Besteak beste: artxiboaren inbentarioa, deskribapena eta antolaketa; digitalizazioa eta etorkizunera begira dokumentazioa babesteko baliabideak jartzea; eta ondare immateriala jaso eta formatu digitalean gordetzea.

Gehiago irakurri: RASDen Informazio Ministerioaren artxiboa digitalizatu eta antolatzeko proiektua

Adimen Artifiziala liburutegietan tresna erabilgarri bihurtzeko lehen urratsak

Adimen Artifiziala liburutegietan tresna erabilgarri bihurtzeko lehen urratsak

2026 Ekaina 22 Liburutegia

Aurten antolatu ditugun bi ikastaro birtualek oso harrera ona izan dute. Lehenengoa Europako identitate digitalaren eredu berrira (eIDAS 2 Araudia) eta horrek dokumentuen kudeaketan duen eraginera hurbiltzea izan zen, artxiboen esparrura zuzenduta. Bigarrena, liburutegiko profesionalei zuzendua, amaitzear da: "ChatGPT liburutegietan: aplikazioak eta erabilera estrategiak".

Gehiago irakurri: Adimen Artifiziala liburutegietan tresna erabilgarri bihurtzeko lehen urratsak

Aurrez aurreko ikastaroa maisu handi batekin

Aurrez aurreko ikastaroa maisu handi batekin

2026 Ekaina 19 Artxiboa

Ekainaren 17tik 19ra 24 orduko ikastaro trinkoa eman du Arsenio Sanchez zaharberritzaile adituak Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan, ALDEEk Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza estuan antolatu duen formazioan: "Koadernaketen zaharberritzea: esku hartzeko irizpideak, metodologiak eta proposamenak".

Gehiago irakurri: Aurrez aurreko ikastaroa maisu handi batekin

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.