2025 Martxoa 24 Elkartea
Urtero lez ALDEEko batzar orokorra ospatu genuen martxoan eta ALDEE osatzen dugun kideak elkartu ginen bertan. Ohikoa den bezala aurreko urteko memoria eta indarrean dagoen urteko kudeaketa plana azaldu ziren, 2024 kontu ekonomikoak zuritu eta 2025eko aurrekontuak aurkeztearekin batera.
2025 Martxoa 22
Martxoaren 22an egingo dugu aurtengo Ohiko Batzar Orokorra. Bilbon izango da, 10:30ean lehen deialdian eta 11:30ean bigarrenean. Batzarra amaitzean ondoren bazkari eder batez gozatzeko aukera izango dugu.
Gehiago irakurri: Martxoaren 22an egingo dugu Ohiko Batzar Nagusia
2025 Martxoa 17 Liburutegia
2024an oinarrizko katalogazioari buruzko ikastaroak eskaini ondoren, 2025ean xehetasunetara joan gara eta katalogazio analitikoari buruzko ikastaroa egin dugu Oihane Oliveri adituaren eskutik, Donostiako Haur Liburutegi Nagusian
2025 Otsaila 28
Online ikastaro honen bidez fedibertsoa ezagutzeko parada izan genuen eta eskaintzen dituen aukeretara hurbiltzekoa.
2025 Otsaila 27 Artxiboa | Beste | Dokumentazio zentroa | Elkartea | Enpresa | Hemeroteka | Liburutegia | Mediateka | Museoa
BAMAD Galicia, ByD Canarias eta ALDEEk elkarlanean antolatu dugun ikastaro birtual honen helburua Fedibertsoa ulertzea da, hau da, software librearen eta protokolo irekien printzipioen arabera jarduten duten gizarte plataforma federatuen ekosistema zer den eta bertan nola nabigatu azaltzea. Ikastaroa doakoa izango da 2. Prestakuntza Hitzarmena sinatu duten FESABID erakundeetako bazkideentzat/kolegiatuentzat (baldintza hori dokumentu bidez egiaztatu beharko da), eta prezioa 20 eurokoa izango da gainerakoentzat (plazak libre geratzen badira). Izan ere, matrikulazioan lehentasuna izango dute elkarte antolatzaileetako kideek (ALDEE, BAMAD Galizia eta ByD Canarias).
2025 Otsaila 18 Artxiboa | Beste | Elkartea
Artxibistika, Bibliotekonomia, Dokumentazio eta Museistika Elkarteen Espainiako Federazioaren (FESABID) Lanbidearen Defentsarako Behatokiak Umore Grafikoaren II. Lehiaketa antolatu du Artxiboak: memoria kolektiboaren bermatzaileak gaiarekin.
2025 Otsaila 5 Artxiboa
ALDEEk indartsu hasi du 2025ean, urtarrilaren 31n artxiboen arloko prestakuntza jardunaldi bat eginez, Gasteizko Alde Zaharrean dagoen Montehermoso Kulturunean.
Gehiago irakurri: Jardunaldia: Adimen Artifiziala Artxiboetan
2025 Urtarrila 31 Artxiboa
ALDEEk jardunaldi interesgarri bat antolatu du Artxiboen Adimen Artifizialaren Espainiako Behatokiaren laguntzarekin eta FESABIDen babesarekin, datorren urtarrilaren 31rako: "Adimen Artifizialaren oinarriak eta esperientziak artxiboetan".
Gehiago irakurri: Adimen Artifizialaren oinarriak eta esperientziak artxiboetan
2025 Urtarrila 24 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Elkartea | Enpresa | Hemeroteka | Liburutegia | Mediateka | Museoa
2023ko ekainean, JEID23 jardunaldien ondoren, ALDEEk Gasteiz Espainiako Informazio eta Dokumentazio Jardunaldien (JEID) hurrengo ediziorako egoitza izatea lortu zuela jakinarazteko ohorea izan genuen. Data gero eta hurbilago dugu eta antolakuntza-lanean guztiz murgilduta gaudela, atsegin handiz gogorarazten dizuegu jardunaldi garrantzitsu hauek 2025eko ekainaren 5ean eta 6an izango direla.
Gehiago irakurri: ALDEEk maletak prestatzera gonbidatzen zaituzte: JEID25ak Gasteizen ospatuko dira
2024 Abendua 19 Artxiboa | Beste | Dokumentazio zentroa | Liburutegia | Mediateka | Museoa
ALDEEk urtea hasi aurretik bere formazio eskaintzaren menu osoa eskaini nahi dizu, zuk zure jakinmina nola asetu ondo erabaki dezazun. Hori dela eta, 2025eko formazio eskaintza zabalaren berri eman nahi dizugu urte hau amaitu baino lehen. Hartu agenda eta hasi apuntatzen!