10. Elkarreragin-jarduerak baliabideekin

Vivien Petras, Robert J. Glushko, Ian MacFarland, Karen Joy Nomorosa, J.J.M. Ekaterin, Hyunwoo Park, Robyn Perry, Sean Marimpietri

10.6 Hamargarren kapituluko gakoak

  • Elkarreraginak bi modutara sor daitezke: natural azaleratzen dira baliabideen potentzialtasunetatik, edo apropos diseinatzen eta txertatzen dira antolaketa-sistemetan. (Ikus 10.1: Sarrera)
  • Baliabideetara iristea eta baliabideak uztartzea funtsezko elkarreragin-jarduerak dira, eta antolaketa-sistema ia guztietan gertatzen dira. (Ikus 10.1: Sarrera)
  • Hainbat faktoreren arabera bereizi daitezke elkarreraginak: erabiltzaileen baldintzak, baliabide-propietateen zer geruza baliatzen den, eta ingurune legala, soziala eta antolaketari dagokiona. (Ikus 10.2 atala: Elkarreragin-jarduerak zehaztea)
  • Memoria- eta arreta-gaitasun mugatua du jendeak; horregatik, ezin dute dena oroitu, eta ez dira gauza aldi berean kontu gutxi batzuk gogoan gordetzeko baizik. (Ikus 10.2.1 atala: Erabiltzaileen baldintzak)
  • Elkarreragin-jarduerak ahalbidetzeko, premiazkoa da antolaketa-sistemetako baliabideak identifikatzea, deskribatzea eta, zenbaitetan, eraldatzea. (Ikus 10.3.1 atala: Baliabideak identifikatzea eta deskribatzea, elkarreragin-jarduerak ahalbidetzeko)
  • Bateratze-eraldaketak hiru modutan bereiz daitezke: eragatik (mapak edo pasabideak), denboragatik (diseinu-denbora edo jardunaren denbora) eta modua (eskuzkoa edo automatikoa). (Ikus 10.3.2.3 atala: Xehetasun-maila eta abstrakzioa)
  • Inplementazioak honako faktore hauen arabera bereiz daitezke: algoritmoaren iturria (informazio-berreskurapena, ikaskuntza automatikoa, hizkuntza naturalaren prozesamendua), konplexutasuna (zenbat ekintza behar diren), baliabideak aldatzen ote diren edo baliabide-deskribapeneko zer geruzatan oinarritzen diren aintzat hartuz. (Ikus 10.4 atala: Elkarreragin-jarduerak inplementatzea)
  • Elkarreraginen ebaluazioari dagokionez, badira alderdi garrantzitsu batzuk: efizientzia (garaiz egitea eta kostuaren eta efektibotasunaren arteko aldea), efektibotasuna (zehatza eta aproposa izatea) eta asebetetzea (erabiltzailearen jarrera positiboa). (Ikus 10.5 atala: Elkarreraginak ebaluatzea)
  • Apropos-izatearen kontzeptua eta efektibotasunarekin duen harremana funtsezkoa da informazioa berreskuratzeko eta ikaskuntza automatikoko elkarreraginetan. (Ikus 10.5.2.1 atala: Aproposa izatea)
  • Estalduraren eta doitasunaren arteko konpentsazioak ebazten du ea bilaketa batean dokumentu apropos guztiak aurkituko diren (estaldura handia) edo soilik dokumentu aproposak aurkituko diren (doitasun handia). (Ikus 10.5.2.2 atala: Estadura / Doitasuna konpentsazioa)
  • Estaldurari eta doitasunari dagokionez, eragina du, orobat, antolaketa printzipioen neurriak: antolaketa zenbat eta xeheagoa, orduan eta doiagoak izango dira elkarreragin jarduerak. (Ikus 10.5.2.2 atala: Estadura / Doitasuna konpentsazioa)