5. Baliabideen deskribapena eta metadatuak
Robert J. Glushko, Kimra McPherson, Ryan Greenberg, Robyn Perry, Matthew Mayernik, Graham Freeman, Carl Lagoze
5.5 Bosgarren ataleko gakoak
Informazioa lortzeko prozesuaren ezaugarria da erabiltzaileen premien deskribapenak konparatzea premia hori ase dezaketen baliabideen deskribapenekin. Baliabideen ezaugarrien deskribapenen araberakoak izango dira konparaketa-algoritmoak eta deskribapenen garrantzia edo antzekotasuna zehazteko modua.
Baliabide-deskribapenetako terminoei hainbat modutara esaten zaie, testuinguruaren arabera hitz gakoak: indize-terminoak, ezaugarriak, ezaugarrien balioak, elementuak, datu-elementuak, datu-balioak, «hiztegia» edo etiketak.
Bibliotekonomian, deskribapen bibliografikoari dagokionez, deskribatzaile esaten zaio tentu handiz diseinatutako hizkuntza bateko terminoetako bati, zeina baliabide bati esleitu ahal baitzaio, haren tasunak, ezaugarriak edo esanahiak izendatzeko, baita beste baliabideekin dituen harremanak izendatzeko ere.
Informazio-baliabide baten deskribapen bibliografikoa, normalean, formatu estandar batean gauzatzen den erregistro egituratua da, eta baliabide jakin bat deskribatzen du.
Metadatuak dira edozein erako informazio-baliabide baten deskribapen egituratua; hortaz, deskribapen bibliografiko baten super-sorta bat dira.
(Ikus 5.2.2.2 Metadatuak)
Datu-baseen eskema erlazional bat diseinatzen da baliabide-deskribapenak mugatzeko, hartara ezaugarri-balioen bikoteen sorta guztiz erregular eta sinpleak sor ditzan.
(Ikus 5.2.2.2 Metadatuak)
Baliabideak Deskribatzeko Markoa (RDF) lengoaia bat da; horren bidez, baieztapenak egin daitezke, ordenagailuz prozesatzeko modukoak, web baliabideei buruz; Web Semantikoaren ikuspegiaren oinarria da.
Agregazio bat da informazio-objektuen multzo bat, zeinak, batera hartuz gero, beste informazio-objektu bat osatzen baitu.
Ikuspegi historiko nagusian, baliabide-deskribapenak baieztapenen paketeak dira; beste ikuspegi batean, ordea, baliabide bakoitzari buruzko deskribapen edo baieztapen indibiduala azpimarratzen da.
Deskribapenetarako hiztegia diseinatzeko orduan, deskribapenen erabiltzaileari erreparatu behar zaio. Sevenoniusek bost printzipio proposatzen ditu deskribapenen hiztegirako: erabiltzaileen komenientzia, errepresentazioa, nahikotasuna eta premia, estandarizazioa eta integrazioa.
Baliabideak deskribatzeko prozesuan zazpi urrats daude, interdependienteak eta iteratiboak: helmena, jomuga eta helburua zehaztea; baliabidearen ezaugarriak identifikatzea; deskribapenari dagokion hiztegia diseinatzea; deskribapenaren forma eta inplementazioa diseinatzea; eta deskribapenak sortu eta ebaluatzea
(Ikus 5.3 Baliabideak deskribatzeko prozesua eta 5.3 marrazkia, Baliabideak deskribatzeko prozesua)
Baliabide-deskribapenen bilduma bat puskaz erabilgarriagoa da baldin eta baliabide guztiak deskribatzeko orduan elementu edo termino komunak erabiltzen badira, baliabide guztiei aplika dakizkiekenak.
XML eskemak maiz erabiltzen dira baliabideen kasuetan atzitzen dituzten web formak definitzeko; orobat erabiltzen dira interfazeak deskribatzeko web zerbitzuei eta bestelako baliabide konputazional batzuei.
XML eskemak maiz erabiltzen dira baliabideen kasuetan atzitzen dituzten web formak definitzeko; orobat erabiltzen dira interfazeak deskribatzeko web zerbitzuei eta bestelako baliabide konputazional batzuei.
XML eskemak maiz erabiltzen dira baliabideen kasuetan atzitzen dituzten web formak definitzeko; orobat erabiltzen dira interfazeak deskribatzeko web zerbitzuei eta bestelako baliabide konputazional batzuei.
Baliabideak deskribatzeko ataza estandarizatzen denean, lana hainbat deskribatzaileren artean bana daiteke, eta horren emaitzak elkarbanatu egiten dira gero. Estandarizazioaren printzipioa izan da, mende batez, deskribapen bibliografiko zentralizatuaren oinarria.
Baliabideak deskribatzeko ataza estandarizatzen denean, lana hainbat deskribatzaileren artean bana daiteke, eta horren emaitzak elkarbanatu egiten dira gero. Estandarizazioaren printzipioa izan da, mende batez, deskribapen bibliografiko zentralizatuaren oinarria.
Baliabideen deskribapenek lagun dezakete baliabideak deskubritzen, horien gaitasunak eta bateragarritasuna zehazten, horiek egiaztatzen eta jendeak dien estimazioaren balioa adierazten.
(Ikus 5.3.2.1 Baliabideak deskribatzea hautaketa ahalbidetzeko)
Erregistro Bibliografikoetarako Baldintza Funtzionalen (FRBR, ingelesezko sigletan) baitan, lau jarduera zehazten dira: baliabideak Aurkitzea, Identifikatzea, Hautatzea eta Berreskuratzea
(Ikus 5.3.2.3 Baliabideak deskribatzea elkarreragina ahalbidetzeko)
Deskribapenaren egiturak, semantikak eta formatuak zenbateko aberastasuna izan, horren araberakoa izango dira baliabide digitalekin egin daitezkeen elkarreragin-jardueren aniztasuna eta funtzioak.
(Ikus 5.3.2.3 Baliabideak deskribatzea elkarreraginak ahalbidetzeko)
Zentzugintza, gizakiok munduari zentzua emateko egiten dugun jarduera funtsezkoa, da antolaketaren oinarria. Zentzugintzaren barnean biltzen da antolaketa-jardueren sail osoa, oso informalak eta pertsonalak direnetatik hasi eta prozesu zientifiko sistematikoetara.
(Ikus 5.3.2.5 Baliabideak deskribatzea zentzugintzarako eta zientziarako)
Edozein baliabideren kasuan, premiazkoa izan daiteke hainbat deskribapen egitea, baliabidearen ezaugarriei lotuak denak, kontuan hartuta zer elkarreragin ahalbidetu behar duten eta zer testuingurutan gertatuko diren.
Baliabide-deskribapenak ulertzeko eta alderatzeko, badira bi dimentsio garrantzitsu: ea ezaugarriak modu intrintsekoan edo estrintsekoan loturik dauden baliabideekin eta ea ezaugarriak estatikoak edo dinamikoak diren.
Ordenagailuen teknologian eta datuen zientzian berriki egin diren aurrerakuntzak tarteko, posible da baliabideen ezaugarri «sorrak» sortzea edo deskribatzea: hala esaten zaie ez direlako behatzen, inferitzen baizik.
(Ikus taula gehigarria: Ezaugarri sorren sorrera eta Netflixen gomendioak)
Hiztegi kontrolatua esaten zaio deskribapen-terminoen sorta finko edo itxi bati, eremu bati dagokiona eta definizio zehatzak erabiltzen dituena, normalean eremu horretako jendeak erabiliko lukeen hiztegiaren ordez baliatzen dena. Hiztegi kontrolatuak murriztu egiten ditu sinonimia eta homonimia.
Baliabide konputazionalen bidez zein profesional, autore edo erabiltzaileek sortuak izan, baliabideen deskribapenek badituzte beren alde onak eta mugak; horren ondorioz, konpentsazioak sortu behar dira.
Baliabideen deskribapenak ebaluatzeko erabiltzen diren irizpideen artean, hiru hauek dira ohikoenak: zehaztasuna, osotasuna eta batasuna. Irizpide ohikoak dira, halaber, puntualtasuna, inter-operazionaltasuna eta erabilgarritasuna.
Metodo konputazionalak gai dira irudiak deskribatu eta sailkatzeko, soinuak eta musika identifikatu eta sailkatzeko, eta bideotan gertatzen diren gertakari bitxiak atzemateko.
