9. Baliabide-deskribapenen formak

Ryan Shaw, Murray Maloney

9.5 Bederatzigarren kapituluko gakoak

  • Baliabide-deskribapenak osatzeko moduaren arazoari heldu nahi badiogu, bi ikuspegitatik erreparatu diezaiokegu: deskribapenak egituratzea edo idaztea. (Ikus 9.1 atala: Sarrera)
  • Sortak, zerrendak, hiztegiak, zuhaitzak eta grafikoak: horra hor zenbait egitura-mota, baliabide-deskribapenak osatzeko erabil daitezkeenak. (Ikus 9.2.1 atala: Egitura-motak)
  • Zerrendak, sortak bezalaxe, itemen bildumak dira, baina muga gehigarri bat dute: bertako itemak ordenatuta daude. (Ikus 9.2.1.3 atala: Zerrendak)
  • Hiztegiak –mapa edo aukera asoziatibo ere esaten zaie– propietate-balio bikoteen edo sarreren sortak dira. (Ikus 9.2.1.4 atala: Hiztegiak)
  • Zuhaitzek bi eratako osagaiak dituzte: nodoak, eta horiek lotzeko ertzak. (Ikus 9.2.1.5 atala: Zuhaitzak)
  • XML Infosorta zuhaitz-egitura bat da: egitura horretan, zuhaitzeko nodo bakoitza mota jakin bateko «informazio-item» bat da. (Ikus 9.2.2.2 atala: XML Informazio Sorta)
  • Praktika ona da eskemak erabiltzea datuen errepresentazio-formatua zehazteko; hori eginez gero, ulermen partekatua errazten da, eta epe luzeko mantentze-ahalmenari ere laguntzen zaio. (Ikus 9.2.2.2 atala: XML Informazio Sorta)
  • Kodetze-eskemak, hain zuzen ere, idazketa-sistema edo sintaxi berezituak dira, balio-mota jakin batzuentzat erabilgarriak. Kodetze-eskemek zehazten dute nola errepresentatu informazioa testualki. (Ikus 9.3.1 atala: Notazioak)
  • Idazketa-sistemetan notazioak erabiltzen dira; gainera, arau batzuk ezartzen dira, notazioen erabilera zehazteko. (Ikus9.3.2 atala: Idazketa-sistemak)
  • Idazketa-sistema ugarik notazio berdina erabil dezakete nork bere erara, eta hori egiteko moduetako bat erakusten dute ordenamendu-modu desberdinek. (Ikus 9.3.2 atala: Idazketa-sistemak)
  • Sintaxiaren arauek zehazten dute zer karaktere uztartu daitezkeen hitzak osatzeko, eta zer hitz uztartu daitezkeen maila gorenagoko egiturak osatzeko. (Ikus 9.3.3 atala: Sintaxia)
  • Dokumentuak prozesatzearen mundua dokumentu narratibo-transakzional hibridoen sorrerari, prozesamenduari eta kudeaketari dagokio gehienbat. (Ikus 9.4.1 atala: Dokumentuak prozesatzearen mundua)
  • Web Semantikoaren munduak baliabidearen kontzeptua bateratzen du webean baliabideei esleitzen zaien nozioarekin –URI bat daukan edozer–; bestalde, horixe bera egin dugu liburu honetan. Web Semantikoan, deskribapenak grafiko gisa egituratu behar dira, RDF metaereduarekin bat egin behar dute, eta baliabideak elkarren artean lotu behar dituzte horien URIen bidez. (Ikus 9.4.3 atala: Web Semantikoaren mundua)