6. Harremanak eta egiturak deskribatzea
Robert J. Glushko, Matthew Mayernik, Alberto Pepe, Murray Maloney
6.9 Seigarren kapituluko gakoak
Harremanak zera dira, hainbat gauzaren arteko elkarketa bat, elkarketa horrek esanahi jakin bat duelarik.
(Ikus 6.1 atala: Sarrera)
Harremana duten baliabideak identifikatzea ez da aski, izan ere, baliabideek hainbat harreman izan baititzateke.
(Ikus 6.2 atala: Baliabideak deskribatzea: Laburpena)
Baliabideen arteko harreman gehienak subjektua-predikatua-objektua ereduaren bidez adieraz daitezke.
(Ikus 6.3 atala: Ikuspegi semantikoa eta 6.7.1 atala: Inplementazioaren hautua)
Ordenagailu batek adierazpen erlazionalak uler ditzan, hitzen eta esanahien artean dauden harremanak aurkeztu behar lirateke, ordenagailu bidez prozesatzeko eran, ondorioztapen eta ezaugarri semantiko nabarmen guztiak argi eta zehatz aipatuz.
(Ikus 6.3 atala: Ikuspegi semantikoa)
Harreman semantikoei dagokionez, hiru kategoria zabal hauek sailkatzen dira: inklusioa, ezaugarritzea eta jabetza.
(Ikus 6.3.1 atala: Harreman semantikoen motak)
Elkarri lotuta dauden klase-inklusioko harremanen sorta batek hierarkia bat sortzen du, zeinari taxonomia esaten baitzaio.
(Ikus 6.3.1.1 atala: Inklusioa)
Sailkapena klase-inklusioari dagokion harreman bat da, zeina kasu baten eta klase batean artean gauzatzen baita.
(Ikus 6.3.1.1 atala: Inklusioa)
Inklusio-harremanak iragankorrak dira berez, eta klaseen kidetzari edo ezaugarriei buruz inferentziak egitea ahalbidetzen dute.
(Ikus 6.3.2.2 atala: Iragankortasuna)
Klase-inklusioko harremanek halako bizkarrezur bat osatzen dute, zeinera eransten baitira beste harreman-mota batzuk, eta harremanen sare bat osatzen dute, ontologia deritzona.
(Ikus 6.3.3 atala: Ontologiak)
Hitzek klase-inklusioaren bidez adierazitako bereizkuntza semantikoak kodetzen dituztenean, harreman horretako klase espezifikoenari hiponimoa esaten zaio, eta hura biltzen duen klase orokorragoari, berriz, hiperonimoa.
(Ikus 6.4.1.1 atala: Hiponimia eta hiperonimia)
Hizkuntzaren analisi morfologikoa, zeinak aztertzen baitu nola sortzen diren hizkuntza bateko hitzak unitate txikiagoetatik abiatuta, barra-barra erabiltzen da testuen prozesamenduan, informazioaren berreskurapenerako indexak sortzeko xedez.
(Ikus 6.4.3 atala: Hitzen formen arteko harremanak)
Baliabide-mota askok, beste baliabideekiko dituzten egiturazko harremanez gainera, beren barne-egitura dute.
(Ikus 6.5 atala: Ikuspegi estrukturala)
Dokumentuen arteko loturen patroia erabiltzea, aztertze aldera nolakoa den sortzen duen jakintzaren eta komunitate intelektualaren egitura, duela mende bateko ideia da.
(Ikus 6.5.3 atala: Harreman estrukturalak baliabideen artean)
Hipertestu-esteka gehienak estrukturalak dira huts-hutsean, ez dutelako modu argian erakusten harremanaren arrazoia.
(Ikus koadro gehigarria: Hipertestu-estekei buruzko ikuspegiak)
Ikuspegi arkitektonikoak azpimarra jartzen dio harremaneko osagaien kopuruari eta abstrakzio-mailari; arkitekturari dagokionez, hiru kontu garrantzitsu dira hauek: gradua, kardinaltasuna eta norabidetasuna.
(Ikus 6.6 atala: Ikuspegi arkitektonikoa)
Weba semantikoagoa izan dadin eta web baliabideen arteko harremanak argiagoak izan daitezen erabiltzen diren funtsezko teknologiak hauek dira: XML, RDF eta OWL.
(Ikus 6.8.1 atala: Web semantikoak eta Datu estekatuak)
Antolaketa-sistemetako harremanez pentsatzen dugunean, hausnarketa asko katalogatze bibliografikotik datoz, alegia, liburutegietako baliabideen eremutik eta horrekin loturiko beste bi arlo hauetatik: sailkapen-sistemak eta thesaurus deskriptiboak.
(Ikus 6.8.2 atala: Antolaketa-sistema bibliografikoak)
RDA sistemaren belaunaldi berriek ahalegina egiten dihardute baliabide-deskribapenak, beren artean loturarik ez dutenak, elkartzeko
(Ikus 6.8.2.2 atala: Baliabideen deskribapena eta sarbidea (RDA)
Integrazioa zera da: informazioa modu kontrolatuan partekatzea bi negozio-sistemaren, aplikazioren edo zerbitzuren edo gehiagoren artean, bai konpainia baten barruan bai beste konpainian batekin.
(Ikus 6.8.3 atala: Integrazioa eta inter-operazionaltasuna)
Inter-operazionaltasuna, berriz, integrazioa baino harago doa, esan nahi baitu ezen informazioa trukatzen duten sistemek, aplikazioek edo zerbitzuek jaso duten informazioaren zentzua balia dezaketela.
(Ikus 6.8.3 atala: Integrazioa eta inter-operazionaltasuna)